Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ego 1 iz norbanakoaren nortasuna. ik ni.

Eta Fiume Italiarentzat irabazteko lehian, iritzi publikoaren txaloek poetaren ego zalapartatsua hauspotu dute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Chavez oso pertsonalista da, ego izugarria dauka.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 114. orr.

Egoa harrotu zaio, bai, lipar batez; halaber, ez aise da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 51. orr.

Zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Beste gradu batera pasatzea duk kontua, paper zuria belztea ez duk aski, norberaren egoa puzteko ez bada.     «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Bere egoa handitzeko egindako funtsik gabeko eraso hark Minduta zegoen nire egoa.  Berria - Kirola   2004-05-29

Egoan hunkitua eta bihotzean kolpatua bezenbat, errabiatua da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 51. orr.

Poztasun handiagoa hartzen zenuen arauak urratzean, askoz hobeto ego-arentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.

Episodio horietan, itsua balitz bezala tratatzen zuen familiak Virgil; ikustun-nortasuna ukatu, edo hari azpijana egiten zion, eta Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen: haren egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa; identitate-uko txikitzaile eta ezereztailea, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Bere erabakiaren estresak mendean harturik egoaren banaketa freudiar bat jasan ote zuen, eta hipermnesiko histeriko moduko bat bihurtu harrezkeroztik?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Hala, askotan, sindromearen pertsonifikazio irrigarriaren bidez egiten da idaren eta egoaren arteko bereizketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

Baina "zer"ak eta norberak, idak eta egoak duten harremana oso konplexua izan daiteke Touretteren sindromean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Freudek ere aspaldixko hitz egin zuen ego kolektiboaz eta hark izan zezakeen indar eztandagarriaz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 168. orr.

Filosofiaz hartu behar, zer erremedio, horrelako ateraldiak, jardunarekin batera egoaren hegoak ere ebaki zizkidaten arren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Familia bat gara, onerako eta txarrerako, eta denon artean borrokatzen gara, ego arazorik gabe.  Berria - Harian   2005-08-09

«Ego kontua da», dio.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.

Reeden karismak eta talentuak eta Caleren esperimentazio nahiak bat egin zuten, eta bien arteko ego borrokak utzi zuen bitartean, handik musika bizi, iraultzaile, eder eta irekia sortu zen.  Berria - Kultura   2006-02-16

3 alter ego bigarren nortasuna; norbaiten iritzi eta jokaerekin bat aritzen pertsona.

Jacques Vingtrasek (liburuon Vallès-en alter egoa) ez zuen haurtzaro zoriontsurik izan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 122. orr.

Baina egia bada, egingo nuke kontakizuneko irakasle hori Leandroren alter ego bat dela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.

Antzezlaneko pertsonaia nagusia idazlearen alter egoa da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 86. orr.

Protagonisten alter egoa irudikatzen du musikak.  Berria - Kultura   2004-04-07

Izango da iragan epikoagoak liluratuta, Amical Mauthausen elkarteko lehendakari ohi Enric Marco-k bezala, "horrela jendeak gehiago entzuten didalako", gezurretako alter ego-rik asmatuko duenik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus