Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire ni ausartak barre egiten zion nire ni beldurtiari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.
Ez du oraindik galdu, ezin du galdu bere ni, ni oinazeztatu hori, odoletan dagoena eta akabatu nahi izan ez dutena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 273. orr.
Izan ere, nia nire pentsatzearen kontzientzia besterik ez da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.
Baina arima, edo nia pentsatzailea, halakoa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.
Nire "Ni"a ez ezkutatzeko eskubidea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.
Nia da ni naizena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 425. orr.
Lehenik, subjektuaren barne haustura daukagu: Legearen hitzarekin bat egin duen nia eta Lege horren aurka borrokatzen den desira ez-zilegia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.
Galdetzen badut ea nola bereizten den nik pentsatzen dudan nia bere burua begiesten duen niatik (begiesteko beste erak gutxienez ahalgarriak bezala irudika ditzakedan heinean) [...]. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 76. orr.
Descartesen aburuz, niak ezaugarri batzuk baldin baditu [...] nia azaltzeko aukera bakarra ezaugarri horietariko bakoitza gogotik kanpoko zerbaitek kausatzen duela jakiteak emango liguke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.
Niak eta zuak begiak dituzte, zainak, hezurrak. Berria - Kultura 2004-10-09
Zure Niaren eta obraren artean badago bereizterik? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.
Miresten gaituena maitatzen dugu, "ni"-ari men eginez? Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 45. orr.