Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, gizarte batetik jasoriko adierazpide oro, hasteko, beti ohitura kolektibo batean oinarritzen da, edo gauza bera dena, egiunean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.
Ez badugu hizkuntza ikusten egiune huts gisa, hiztunen nahierara alda daitekeen egiune gisa, ez da horregatik, baizik eta gizarte indarraren eraginarekin batera gauzatzen den denboraren eraginagatik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.
Ikur oro funtsatzen den egiunezko erlazioa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 11. orr.
Egia da, bestalde, balioak egiune aldaezin baten araberakoak direla, jokoaren erregelaren araberakoak alegia. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 120. orr.
Eranskin honetan, erabili ditugun notaziozko eta terminologiazko egiune ezagun eta ez hain ezagunak laburki aurkeztu eta azaltzen ditugu. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.
Hartara, euren segurtasuna ezbaian jartzen dute tarteko diren esanezko zein ezkutuko egiune batzuek. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.
Zibilizazioak, garatzean, komunikabideak ugaldu ohi dituenez, dialektoetako bat aukeratu ohi du, nolabaiteko isileko egiunez, dialekto hori nazioari oro ohar interesatzen zaion guztia adierazteko bide eta tresna bihurtuz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.
Ingelesaren egiturari buruzko eztabaidan zehar erabiliko ditugun notaziozko egiuneak 11. kapituluko I Eranskinean azaltzen dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 159. orr.