Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tratu 1 iz saleroste jarduna, saleroste hitzarmena; salerostea.

Eta hala egiten dituk tratuak eta bertzelako negozioak mundu honetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Fusilen eta kanoien tratu biribil hark zernahi merezi zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Zeren negozio hartan tratuak eta sal-erosiak berdin eta orobat egin baitzitezkeen ageriz nola kapapetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Irabazi handiko tratuak tea edanez ospatzeko tabernan elkartzen zirenetan ere, antikristoaz mintzatzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Azkenean, egin nuen tratua, prezio onean, kantitate itxuroso bat erostekotan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Hala itxi genuen tratua hogei libran.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Neska gazte beltzaran maitagarri bat ikusi zuen, lurrean eserita, tratua lotu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Ingalaterran, aduanak errege-administrazioak kudeatuta baitaude, negoziatzeko oso erraztasun bitxia dago: hitz bat idaztea aski da traturik handienak egiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Agian tratu onak ere egin izan dira.  Herria   2004-04-22

Tratu bikaina egin berri duzuna!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 305. orr.

Ez zuen tratu txarra egin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Tratua merkeago egiten saiatu zen eginahalean, itxura egite aldera, Nikolas Korpanoff baitzen bera, Irkutskeko merkatari xume bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Ez duk txarra laguntza-zaldi hori; begiz jota zeukaat aspaldion, baina gizon horrekin ez zegok inolako traturik egiterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 118. orr.

Tratuak ez zuen aurrera egin, eta Skuludisek alde egin zuen, aipamen garratzak egin ondoren saltzailearen egoismoaz eta diru-goseaz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 138. orr.

Ez nian, ordea, tratua zerratzerik izan, jabea ez zuan-eta bezperan jarritako orduan agertu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Korrelazio handia aurkitzen dut animaliei eta elbarriei ematen zaien tratuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Kanbioa martxan diren tratuen mende dago, eta denboraldi baten ondoren doitzen da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.

Egun gutxi barru, Daniel-ek hiriburura lekutu behar izan zuen, abere-tratu bat zerratzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.

Merkatari-tratuak egitera joana potomaken artera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.

2 tratatzea, tratatzeko edo erabiltzeko era.

Txarrena, ordea, nagusi ankerraren tratua zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Eman berari berak besteei emandako tratua, ordaindu berari berak egin halako bi.  Elizen arteko biblia   Ap 18,6

Niganako jarrera zen, bere tratua, adeitasuna, atsegin gertatzen zitzaidana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 357. orr.

Kameran ezkutatu den beste edozeini emango niokeen tratua emango diot berari.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.

Etengabeko liskarrak, mesprezuak, elkar larrutzeak eta tratu iraingarriak.  Berria - Kultura   2004-03-05

Atxilotuei eman beharreko tratuari buruzko protokoloa.  Berria - Harian   2005-08-12

Ondo nengoela esan nion, tratua zuzena izan zela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Oso tratu «berezia» jasotzen dute: senideei galarazi egiten diete presoak bisitatzea, zigor gelatik ezin dira irten eta inkomunikatuta egoten dira.  Berria - Mundua   2004-08-27

Irakeko Gobernuak argi utzi behar du ez dituela onartuko tratu krudelak, umiliagarriak eta ankerrak.  Berria - Mundua   2006-03-07

Eman dioten tratuaren ondorioz asko argaldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Baina egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, zapaldu eta esklabotza gogorra ezarri.  Elizen arteko biblia   Dt 26,6

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Pepinitok oso tratu txarra ematen zien emazteari eta alabari; ergelak, astakiloak, baldarrak deitzen zien etengabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

-Ziur naiz gajo honi Rossetti-k tratu txarra eman ziola, jo egiten zuela, eta, zuzenean hil ez bazuen, seguru bere burua hiltzera bultzatu zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Hain zen guztiz ederra ikusteko, hain eztia nirekiko tratuan, hain gertu nire ateraldi kaskarrei barre egiteko, [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Konfiantza handiegiko tratuan ez sartzea aholkatzen baitzidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Tratuan ez zegoen inguruetan bera bezain gizon samurrik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Hotz samar agertzen zen, ordea, gizonekiko tratuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 157. orr.

-Izugarri motza omen da tratuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

Bere lehen esperientzia erabakigarria, errukiarena izan zen (legendunekin tratuan).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Horren miresgarria omen zen nire osabak, bestelako traturik merezi bide zukeen izeba Arrosarengandik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 120. orr.

Hala duk geratu [...] garaiko hitzots dotore eta tratu-adeitasun itxura huts-hutsean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 218. orr.

Bazirudien lege naturalari zegokiola begirunezko tratu-modu kortesiazko hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

-Ez dago beste tratu-motarik putakume hauentzat!  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 120. orr.

Amagandiko babes-tratua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.

Inork ez dio erreparorik erakusten bihotz-zabaltasunetik deus gutxi duen sator-tratuari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

3 hitzarmena.

Ituna egina dugu Heriorekin, tratua Hilen Egoitzarekin.  Elizen arteko biblia   Is 28,15

Politikan, tratuak eta itunak etsaiekin egiten direlako maizago, adiskideekin baino.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 194. orr.

-Hauxe duzu tratua: ni erdia erretzen hasiko naiz, baldin eta zuk berdin egiten baduzu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 148. orr.

-Tratua egin zuten: gauaz baizik ez zen agertuko eta, trukean, ez botilarik ezta bertzelako zaborrik ere agerian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 301. orr.

Herenka ordainduko ziotela egin zuten tratua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Tratuaren beste puntuak ere laster zehaztu zituzten.     «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak.  Elizen arteko biblia   Mt 20,2

Urte horretan onartu zen Espainiako Konstituzioa, garai hartako politikoen artean hainbeste tratu egin ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.

Ez nuke Karmelerekin egin nuen tratua hautsiko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 162. orr.

Hitz eman duzu eta hitza bete ezazu, tratu honetarik guztiok irabazten atera gaitezen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Hori zen ezarria alabainan [...] mazedoniar eta albaniar politiko taldeen artean egin tratuan.  Herria   2001-09-13

Seaskarekin egin tratuan, 20 lagun hitzartu zituzten garbiketa lanetan parte hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.

Concha Valdes delako batek Jesus Galindez kontaktatu du, Madrilen beste askok kontaktatu duten helburu berarekin; isilpeko tratua ixtea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 86. orr.

Usain txarra hartzen dio tratuaren kontuari Jesusek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jexuxek, Aitak egina zuen ezkontza-tratua ez zuen aintzakotzat hartu, eta horrek erabat petraldu zuen bien arteko giroa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Hautsi-mautsi tratu bat sinatu dute hor Xinarekin, akordio bat aurkituz, baitezpadakoa.  Herria   2005-06-16

Enperadore mantxuek zera uste zuten beren diplomazi tratuetan: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Bi aldeen artean irekitako arrakala morala ezin dela etengabe konpondu merkataritza-tratu baten bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

Horixe izan zen Txikia neure bizian ikusi nuen aldi bakarra, eta harekin egindako isiltasun-tratua, gaur arte zintzo asko gorde dudana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 120. orr.

5 harremana.

Oso espirituala eta Frantzisko dohatsuarekin tratu handikoa zen anaia batek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 643. orr.

Andre Leonardak ez zuen nahi bere alabek neska harekin traturik izaterik; zenbait adiskidetasun ezin onar zitzakeen, esaten zuenez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Ikasleekin tratua izateak berak ere ekarri zuen ondorio hori.  Berria - Kultura   2006-01-21

Eta nik ere banuen harekin traturik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 81. orr.

Ez zuen inoiz eduki tratu handirik beste gizon edo emakumeekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 46. orr.

Ez zitzaidan zaila gertatu nire enpresak Frantziako ordezkaritzara, zeinarekin nazioarteko eskubidean aditua naizenez tratu estua nuen aspalditik, urtebeterako bidal nintzan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Harremanetan jarri nintzen W.ren ordezkariarekin, nahikoa konfiantzazko tratua bainuen berarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 283. orr.

Don Tirsorekiko tratua geroago etorri zen, hala ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 159. orr.

-Zein tratu duk dioan hori! -Haragizko tratua -zizt bota nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 305. orr.

Zein harreman, zer konfiantzazko tratu izan nuen, bada, nik, ordura arte, Enpedoklesen lau elementuekin?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Nirekin, berdinen arteko tratu ia adiskidetasunezkoa izan omen zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.

Urkamendian hiltzera kondenatzen dut Martha Cory, deabruarekin tratuan ibili izana frogatu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Gogoratu behar zitzaidan bertze munduarekin tratuan ibiltzen direnek ere badutela udako pausarako eskubidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Puta konfirmatua izan gabe, haragi-tratuak izan zituela graduaziorik gabeko soldaduekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.

Erran-merranak zebiltzan bazterretan, baizik eta Nafarroako erregea espainolekin tratuan ari zela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esamesa zarabilten esamesariek bera dela don Pedrorentzako neskatxen tratu-konpontzailea. adinen diferentzia maila horretakoa denean, beste tratu-molde bat sortzen da, sendoagoa, ene ustez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 67. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Eta zuk uste duzu don Pedrok, daukan jenioarekin, lasai onartuko lukeela beraren semeak atso-tratuan segitzea?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.

Gizon horrek ez zuen emakume traturik, birjina zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 266. orr.

Bitxia gertatu zitzaidan benetan Idoiarekin izan nuen maite-tratua, maitemintzeari buruz eskuarki hedaturik zegoen ikuspegiarekin alderatuta behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.

Wernerrekin partikulazki larru-tratu finkoetan abiatuz geroztik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

Abantaila denborazko zein espirituzkoren bat ateratzen baitzuen (edo saiatzen baitzen) elkar-tratu horretatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

8 trataera.

Eta, irri ezin zabalagoa egiten zidala eta hikako tratua emaiten, erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 457. orr.

9 tratuan adlag saltzen eta erosten.

Irrikatan zegoen saltzeko eta gozoa zen tratuan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Katalogoa ez da ia aldatzen, eta aditua da kinkila dendariekiko tratuan: urteetan zehar ibilbide bera egin du probintzian zehar, eta berarekin batera zahartuz joan diren dendariak ondo ezagutzera iritsi da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 73. orr.

Tratuan hasten zelarik, deus erosi gabe berbetan ziharduelarik, hondakinak jasotzera bidaltzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

Tratuan aritu naiz merkatariekin dendatxorik dendatxo.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 177. orr.

Gogortasun hori itxurakeria hutsa dela tratuan preziorik altuena lortzeko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 31. orr.

10 tratu etxe prostituzio etxea.

Horren ondoren, don Martin hiltzat emanik, erakusmahaiko sosak hartu eta San Jose kaleko tratu-etxe batera joan zen mutila, eta han atxilotu zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

"Halako tratu-etxera sartzen ikusi nuen", erran nahi baita, putetxe batera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.

11 tratu txar pl

Azkenik, Bill, Tony eta Joe zenbait delitu eta krimen zirela medio atxilotu zituzten, hala nola, emazteari emandako tratu txarrak, nahita eragindako sutea, lapurreta eta prostituzioa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 476. orr.

Garrotak ez zuen ukatu bere emazteari tratu txarrak ematen zizkiola, baina bai hil zuela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.

Emakume koitaduak ez omen zuen ihes egiteko ahalegin txikienik ere egin, auskalo zer tratu txar jasango zituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 105. orr.

Azken ikerketek erakusten dutenez, munduan %50 emakumek tratu txarrak izan dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 113. orr.

Sistematikoki andreen % 20tik 25era (kalkuluak nola egiten diren) tratu txarrak sufritzen baititu etxean, berdin dela herri pobre nahiz aberatsetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 174. orr.

Aske utzi zutenean, tratu txarrak salatu zituen Beaumontek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Nahiago izan zuen Jainkoaren herriarekin batera tratu txarrak jasan, bekatuaren atsegin iragankorrak gozatu baino.  Elizen arteko biblia   Heb 11,25

Zergatik onartzen dituzu amaren eguneroko tratu txar horiek?  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adinekoei egindako tratu (3); animaliei tratu txarrak (3); atxilotuei tratu txarrak (3); aurkako tratu (18); aurkako tratu txarrak (7); aurkako tratu txarren (5); bikotekideari tratu txarra (5); bikotekideari tratu txarrak (18); bikotekideei tratu txarra (6); diru tratu (4)

egindako tratu (6); egunetan tratu txarrak (4); emakumeak tratu txarrak (4); emakumeei tratu txarrak (4); emakumeen aurkako tratu (4); emakumeen kontrako tratu (5); emandako tratu (20); emandako tratu txarren (5); emazteari tratu txarrak (14); etxean tratu txarrak (6); irakiarrei tratu txarrak (5); irakiarrek jasandako tratu (4); jasanarazitako tratu txar (4); jasandako tratu (29); jasandako tratu txar (5); jasandako tratu txarrak (9); jasandako tratu txarren (8); kontrako tratu (13); kontrako tratu txarrak (9)

ohiari tratu (4); oso tratu ona (5); salatutako tratu (4)

tratu bat egin (9); tratu bat egingo (4); tratu berezia (10); tratu berezirik (4); tratu duin (4); tratu duina (7)

tratu egin (4); tratu fiskala (5); tratu hobea (5); tratu iraingarria (4); tratu krudela (4); tratu krudelak (5); tratu on (10); tratu ona (21); tratu ona eman (5); tratu onak (7)

tratu txar (124); tratu txar fisiko (9); tratu txar fisikoa (4); tratu txar fisikoak (16); tratu txar psikologikoa (4); tratu txar psikologikoak (9); tratu txarra (98); tratu txarra eman (22); tratu txarra ematea (9); tratu txarra emateagatik (16); tratu txarra ematen (13); tratu txarra salatu (5); tratu txarragoa (4)

tratu txarrak (560); tratu txarrak direla (4); tratu txarrak egin (5); tratu txarrak egiten (9); tratu txarrak eman (21); tratu txarrak ematea (11); tratu txarrak emateagatik (43); tratu txarrak ematen (19); tratu txarrak eragin (7); tratu txarrak eragiteagatik (12); tratu txarrak eragiten (8); tratu txarrak izan (4); tratu txarrak jasan (37); tratu txarrak jasandako (5); tratu txarrak jasaten (37); tratu txarrak jaso (11); tratu txarrak ohikoak (6); tratu txarrak pairatu (8); tratu txarrak salatu (32); tratu txarrak salatzeko (10); tratu txarrak salatzen (10); tratu txarrak sufritzen (4); tratu txarrei (22); tratu txarrei buruz (4); tratu txarrei buruzko (5); tratu txarrek (9); tratu txarrekin (6); tratu txarren (133); tratu txarren aurrean (4); tratu txarren berri (11); tratu txarren biktimak (5); tratu txarren inguruan (5); tratu txarren inguruko (9); tratu txarren ondorioz (11); tratu txarrengatik (24); tratu txarretatik (4); tratu txarrez (7); tratu txarrik (22); tratu txarrik ez (5); tratu zuzena (4)

ustez tratu txarrak (4); ustezko tratu (7)

egin zuten tratua (6); emandako tratua (14); jasotako tratua (5); jasotzen duten tratua (4); nolako tratua (7)

tratua dela eta (6); tratua egin (29); tratua egin zuen (4); tratua egin zuten (4); tratua egina (7); tratua egiten (6); tratua eman (9); tratua ematen (10); tratua gaitzetsi (4); tratua izan (8); tratua jaso (8); tratua jaso zuen (4); tratua jasotzen (4); tratua ona (4); tratua salatu (6); tratua zuzena izan (4)

tratuagatik kezka (4)

deabruarekin tratuan (4); tratuan ari (7); tratuan hasi (4); tratuan ibili (6)

inolako traturik (5); traturik egin (6); traturik ez (9); traturik izan (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus