Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egite 1 iz egintza.

Kontzientzia ere adimenaren egite edo aktotzat hartzen du.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 28. orr.

Frantzisko gure aita dohatsuaren egite eta esanak idazteko eginkizuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Txerri, arratoi eta beste abere kutsatuen okela jaten dutenak, denak batera galduko dira, bai eta beraien egite eta asmoak ere.  Elizen arteko biblia   Is 66,17

Nola den posible matematikak horren biribilki eta beteginki egokitzea errealitateko egite eta gertakariei.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Puztu egiten dira eta harrotu besteen egite eta irabaziagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Erregeren egite hura bere boterea erakusteko modu bat zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etsenpluaren eta egite onen bidez, anaiei Jaunak erakutsi zidan bidetik ibiltzen irakasten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 617. orr.

Bere hitz eta egite on guztiengatik, Jainkoari bakarrik eman nahi zion aintza eta ohorea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 665. orr.

Beren egite gaiztoz edo etsenplu txarrez Ordena santua profanatzen zuenak santuaren madarikaziorik gogorrenaren epaia jasotzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.

Gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak, zure erregetza ospetsua.  Elizen arteko biblia   Sal 145,12

Eta hortik aurrerako etorri leun biguna, haren egite gogorrak nahiz amodioak eman zituena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 48. orr.

Nonahi eta noiznahi jazartzen zieten egite makurrei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

Egite heroiko hura egotzi nionez geroztik, beti geratu zitzaidan mutil harekiko jakin-min bat: nolakoa zatekeen ezagutu izan banu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.

Jainkoaren inpotentzia jendearen sufrimenduari buruz, egite kreatzailearen ondorio bat da.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Karitatezko egite eskuzabal baina diskretuetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etikak ezin badu inola inoiz giza egite bat metro horrez neurtu eta epaitu; zein da, hortaz, giza egiteen epailea?  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 104. orr.

Hizkuntza bakoitza dialekto egite konplexu bat da, zeren aldaketa linguistikoa oso modu konplexuaz banatua agertzen baita hiztunen multzoan beti.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Hizketa berrikuntza batetik segitzen da, lehenik, berrikuntza hori agertu dela, eta, gero, hizkuntza egite bihurtzen dela, gizataldeak aldaketa hori bereratzekotan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 16. orr.

4 bat-egite (orobat bategite g.er.)

Haziak ezberdinak izanik, tarte, norabide, lotura, pisu, talka, bat egite eta mugidek ere ezberdinak izan behar dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

Bat egite honekin SCH euroguneko lehendabiziko banku bilakatuko da.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Pertzepzio bakar batean "bateratzen" dira distiraldi guztiak (bat egite hori erretinaz geroztiko mailetan gertatzen da).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Gero, koitoak beste atsegin klase bat emango dio, bat-egite eta intimitate sentipenak ematen duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 248. orr.

Berrien eta lehendik geundenon arteko bat egite hori oso ona izan dela uste dut.  Berria - Kirola   2004-11-06

Bat-egite hori amaierako puntua da gure biziarentzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

-Antonio! -oihukatu zuten J-eta-Lk, bat-egite deigarriz-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

1994: Errusiarekin bat-egite ekonomikorako akordioa sinatua.  Berria - Harian   2005-05-19

Dedukzio metafisikoan kategorien jatorria a priori azaldu zen pentsatzearen funtzio logiko orokorrekin duten bat egite osoaren eskutik oro har. bat egiten zuten biek are atsegaleago, zentzukoiago, bortitzago, handiago, aurrean ikusten nuen haragizko bat-egite hura baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 77. orr.

EBk erabaki zuen Hungariarekin bat-egite negoziazioak hastea.  Berria - Mundua   2004-04-29

Batzordeak eragotzi nahi du enpresen bat-egite eta biltze mota batzuk arauditik kanpo geratzea.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Hamabost urte inguruko adinean hasten da bat-egite prozesu hori (oineko hezur handietariko batean), eta ez da bukatzen hogeita bost urteko adina arte, bularrezurrak eta lepauztaiak bat egiten duten arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Kutxen bat-egite prozesua «lozorroan» dagoen arren, ez du pazientziarik galdu Carlos Etxepare Gipuzkoa Donostia Kutxako presidenteak.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

5 egitezko ik egitezko.
6 ez-egite

Gure egiteek eta ez egiteek geure salbazioa erosten ahal zutela uste zuen oraino aitatxik, gure fedea eta Jainkoaren borondatea hutsa balira bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Horretarako ez egitea hobe dugula esaten diot nik senarrari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 34. orr.

Kristau bizibidea eraman ezinik, Damak absentzia aukeratu zuen; gabezia, ez egitea, bere burua ezabatzearen, paretik kentzearen, gehien balio diona balio gabe uztearen logika "femeninoa".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.

Idazten ikastea / nik egiten dudan hau / ez egitea da: / idazten jakitera iritsi gabe / ikasten soilik ari denaren / umildadea ahaztuta / poema bat idaztea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 133. orr.

02GteJ01¬58<-Gure gogapen, hitz eta eginetan eta ez egiteetan, beti, maitatu ala ez maitatu da arazoa.

Ez egiteak ez zuen esan nahi burutik ez zitzaionik ideia hura pasatu.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.

7 huts egite ik hutsegite.
8 men egite iz

Baina men egite hori oso bakanetan baizik ez da oraino zentzumenetaraino heldu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

Lazgarria Lopezen handikeria, eta PSEri doako men egite lotsagarria San Gilena.  Berria - Harian   2005-06-24

Kontsumoan ez ezik, ekoizpenean eta eraldaketan ere, zenbat eta gutxiago esku hartu [...] orduan eta protagonismo txikiagoa, isiltasun handiagoa, zernahiri men egite errazagoa, erantzuteko gaitasun ahulagoa izango dugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 108. orr.

9 uko egite

Bere buruari uko egite hark kezkatu egiten ninduen, gure familian nahiago izaten baitzen mutilek ikasketak amaituta izatea "bizitzako borroka-plaza latzera" irten aurretik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Susmoak dauzkagu uko egite hauek, gutxi edo aski, lotuta daudela mugimendu nazionalistak iazko urriaz geroztik jasaten duen justizia jazarpenarekin.  Berria - Mundua   2004-06-26

Hainbat eta hainbat kastuk adierazi izan du sabelpeko gozamenari uko egite antinaturalak bihotzeko eta adimeneko pozaldi delikatuagoak dakartzala ondorioz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

-Ikusiko diagu hain koldarrak izanen direnetz espainolak indarka sartuko direnean! -aldarrikatu zuen prokuradoreak, Uztaritzeko azken topaketa haietarik batean, armadan sartzeari uko egite orokorra aipatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus