Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebaluazio (147 agerraldi, 13 liburu eta 64 artikulutan; ETCn 5.161 agerraldi) 1 iz ebaluatzea. ik ebaluaketa.

Erantzukizuna, lehia, malgutasuna, ebaluazioa, emaitzen araberako trataera, horiexek izango dira etorkizuneko "hitz gakoak".  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

Ongi etorri egin daitezkeen ebaluazioak, nori berea emango diotenak, lastoa eta garia bereizten lagunduko dutenak, berdin unibertsitate baten barruan nola unibertsitateen artean ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Ingurumen-inpaktuaren inguruko ebaluazioak egin beharko dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 122. orr.

Aurreko ikusmolde estandarrarekiko ekarpenei buruzko ebaluazioa, Kuhnen ekarpenen ikuspuntutik eginaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Horrek behartzen gaitu egungo gizartean zientziari ezagutzen zaion estatus gorenaz galdetzera, eta erantzunaren arabera, baita estatus horri darizkion eragin politikoen, sozialen eta etikoen ebaluazioa egitera ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Giza ekintzen ebaluazioaz arduratzen den filosofiaren esparrua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikerketa horiek ebaluazio laburretan oinarrituta zeuden, eta ez etengabeko behaketa eta harreman luzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Ebaluazio osoa egin ikasleari, ez bakarrik azterketa egunekoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Rio'92ko konpromisoei buruzko gogoeta eta ebaluazio berriak garapen iraunkorraren funtsezko ahalegina natura babestea zelako ideian biltzen ziren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 74. orr.

Bihotzaren ebaluazio tekniko bat egiten saiatuko gara orain, eta, lehen-lehenik, ponpa bat dela egingo dugu kontu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Garai hartarako, ebaluazio psikologiko eta neuropsikologiko sail bat egin zioten Gregi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Baliabide eta trebatzaile gehiago eskatu zituzten, eta, horrez gain, planaren ebaluazioa jarraitua izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Ebaluazio zintzo eta bidezkoa zirudien.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.

Pisa ez da ebaluazio curricular bat; hau da, ez da eskolan ikasitakoa bakarrik ebaluatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Desegokia litzateke gure jardunbidearen ebaluazio morala gure erabakimenetik kanpo dauden esparruetan kokatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Ingurumenarentzat kaltegarriak izan daitezkeen jarduera eta substantzien aurretiazko ebaluazio eta kontrola, baimena, arauketa edo galarazpena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Bere buru dudagarriaren ebaluazio segurua egiteko, besteak putakumeak kontsideratu beharra daukan demokrata jende zintzoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dagoeneko hasi dira sortzen unibertsitateen arteko sailkapenak (egokiak diren edo ez, beste kontu bat da), unibertsitateen lanaren ebaluazio sistemak, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 15 urteko 3.000 ikaslek baino gehiagok egin dute Pisa ebaluazio azterketa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

2005eko otsail eta martxoan, NOBeko Ebaluazio Batzordeko ordezkariek hautagai diren hiriak bisitatuko dituzte.  Berria - Kirola   2004-05-18

Udaberriro Eusko Jaurlaritzak eta Frantziako Gobernuak egiten duten ebaluazio bileran aztertuko litzateke 2005eko ekainetik aurrera zer egin.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

1953. urterako, erabat galdua nuen ebaluazio-prozedura taxonomikoak formulatzeko itxaropena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Artearen instituzio-teoria, ebaluazio-proposamen berriak, instrumentalismoa edo auzi estetiko zehatzen azterketa analitikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 243. orr.

OCDEren Pisa ebaluazio txosteneko emaitzak interpretatzen ikasteko jardunaldia egin dute Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Pertzepzioaren helburua ikusmenezko munduaren ebaluazio-eskala bat ematea da nolabait Gibsonentzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Ba al dago teorien -paradigmen- artean aurrerapen zientifikoa identifikatzeko ebaluazio irizpiderik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Ebaluazio Agentzia berezi bat sortuko duela Jaurlaritzak, honen eginbidea izanen baita Euskal Herriko unibertsitateek egiten dituzten urratsen balioa neurtzea.  Herria   2004-09-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus