Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebaluaketa 1 (ETCn 776 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ebaluazio agertzen da) iz ebaluatzea. ik ebaluazio.

Informazioaren bilketarako eta lanketarako tresna egokiak dira ebaluaketak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 139. orr.

Zeren eta horren estrukturaz ebaluaketa bat egin dute ministeritzako arduradunek.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 58. orr.

Molde jarraikian osasun mailako prestazioen eta zerbitzuen ebaluaketa egitea izanen da bere betekizuna.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Ebaluaketa horren ondorioak onak baldin badira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 58. orr.

Ebaluaketa aztertzerakoan argi ageri da ezberdintasunak daudela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Botere publikoek, ardura xedea baliatuz, arriskuen ebaluaketa eta behin-behineko neurriak bermatu beharko dituzte, kaltea saihesteko helburuz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ikasleek ikastaroaren amaieran egindako ebaluaketan notarik bikainena aterata ere, berdin-berdin kobratuko du.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 117. orr.

Osagarri zentroen ebaluaketa da ANAES batzordeen lana.  Herria   2005-07-14

Ebaluaketarako azken irizpide bakarra, sistema osoaren soiltasuna da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.

Aurkitze-prozedura izan beharrean ebaluaketazkoa den gure helburu apalagoak, biribilkeria ustelaren arriskua deuseztatzen du goian jorratutako adibide guztietan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.

Perez Iglesias kexu da oraindik EAEko Ebaluaketarako Agentzia ez delako martxan jarri.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ebaluaketa zorrotz bezain zuzen batek eman dio lanpostu betirakoa, eta badu aski motiborik hala jarduteko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 55. orr.

Azterketa bakarra egiten da, eta, etengabeko ebaluaketari ez zaio batere garrantzirik ematen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Urteko ebaluaketa sistema ezarri zuten plantan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Barne Mediku Egoiliarrek ospitale zerbitzuetan jasotako prestakuntzaren ebaluaketa-inkestaren azterketa estatistikoa landu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Ebaluaketa sistema ere mantenduko da (eskas, nahiko, ongi, oso ongi eta bikain).  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Ikasleen ebaluaketa moldeak hobeki aztertzeko.  Herria   2005-09-22

Kasu honetan, teoriak gramatiken ebaluaketa-prozedura bat eskaintzen digula esan genezake.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 77. orr.

Neurgailuak eta ebaluaketa irizpideak finkatu behar dira Konfederazioaren iritziz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren garatzea eta egituratzea, euskararen presentzia bizi sozialean, partaidetzen eta ebaluaketa adierazleen segipena.  Herria   2005-06-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bertsogintzaren aurrerapausoak auto-ebaluaketaren bidetik heldu dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus