Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
AEBetako presidenteorde Dick Cheneyk «atzerri politikan eta terrorismoaren kontrako gerran ahul eta dudakor» izateaz akusatu zuen Kerry. Berria - Mundua 2004-09-03
"Bai" dudakor eta apal apal bat entzuten da azkenean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 150. orr.
Arrapostu bat biziki dudakorra eman digu. Herria 2004-05-27
Tarte gaitza, haatik, gure ibilera motel, pisu eta trakets dudakorretik haien martxa segur eta zalura. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 168. orr.
Zeru kantoian, ni bezala gauaren aztaparretarik salbatua, ilargia zegoen zohargi, marrazki dudakor, hodei hariekin jostari, mutu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 144. orr.
Nun ez dituen uzkur eta dudakor diren horiek zerbaitek halere mugi-arazten azken puntan; bainan zerk mugi-araziko ditu? Herria 2004-03-18
Dudakor, urrats batzuk egin zituen, gero argiaren etengailuari eragin zion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.
-Ezagutzen dituzu? -galdegin zion orduan, oraino dudakor. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.
dudakor eta (4)