Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalantzakor 1 izond zalantzazkoa, zalantza adierazten duena.

Hasiera-hasieratik hau bezalako pertsonaia zalantzakorrarekin bizitzeko zailtasunari egin behar dio aurre.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 229. orr.

Eta hurbiltzen zitzaidan, begi lagunak eri zalantzakorraz ozkan jarriz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 108. orr.

Astiro eta nagiki mugitzen zen haren inguruan, urrats txiki eta zalantzakorrak eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

Mentxuren begirada zalantzakorraz ohartuta, semearekin izandako buruz burukoa kontatu zion Santosek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 68. orr.

Aho zabalik begiratu zuen nola edaten zuen, astiro, hurrupa zalantzakorrak eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 158. orr.

Beldurrari aurre egiten dion bertute horietakoa da, eta ez zuhurtzia maxkala, bizitza ganorabako eta zalantzakorra eramateko gauza denak bakarrik jasan dezakeena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Auskalo nondik ekarritako blue-jeanak nahiz etorki zalantzakorreko motozikletak, beti izaten zuen esku artean dirutzen ahal zen zerbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Jarrera zalantzakorrenak EAJk eta Ipar Euskal Herriko PSk izan dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Jendeen arteko batasun zalantzakorra hormarik horma orekatuko zukeen akuilua altxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 169. orr.

Magazineko emazte adindua bortxatzen zuelako lurretik lau metrotan zeuden ataletaraino igotzera, zurubi zalantzakorrak erabiliz, bere zango meheekin, zain odoluriak agerian, daldaraka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

2 (adizlagun gisa)

Segidan, zalantzakor eta ikaratu antzean, kalea ikusmiratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

-Ziur al zaude? -galdetu zuen Fogarty jaunak zalantzakor-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.

Emakumea pittin bat zalantzakor zegoen, hazka zebilen gonan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.

Buruhauste haiekin guztiekin zalantzakor ibili zen denboraldi batez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.

Behatzailearen karotida ebakitik lehenengo odol turrustak ihes egiten duenerako, eskuineko motorraren kapotetik, oraindik zalantzakor, sutegiko lehenengo su lama filtratzen denerako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus