Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dudagabe 1 izond dudarik gabekoa. ik zalantzagabe.

Izan ere, halako axioma egiazko eta dudagabe batzuk bereganatu ondoan, silogismoaren eta frogaketaren erregelak ikasi eta adimenaren okerrak ekiditeko erak eskuratu eta gero, eta ez lehenago, abia daiteke horrelako gaia ikertzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 50. orr.

Behin Borgesi galdetu omen ziotean ea zein zuen gustukoena, Antonio Machado ala bere anaia Manuel, eta Borgesek, dudagabe aproposaz, erantzun omen zian: [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Nikolas, etsi-etsian zihoan, beti bezala; Nadia, Mikel Strogoffenganako fede dudagabea galtzeke; eta Mikel Strogoff, arduragabe itxuraz, baina ihes egiteko aukerez baliatzeko prest.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

2 dudagabeko izlag

Federazioko txapeldunak izen ezaguna zuen, eta Bagottik dudagabeko ospea zeukan inguruetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 160. orr.

Egia da, bestalde, hiztegigintzan dauden joera berriagoak saiatu direla Landucchiren hiztegiari duen dudagabeko garrantzia aitortzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus