Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Acid-house-aren garaia zen hura, baina soundystem-ek soulari eta dub-ari atxikitako erritmoak berreskuratu zituzten: «Jamaikako musikaren eragina nabarmena zen, baina dantzarako musikak ere eragina izan zuen gure musikan». Berria - Kultura 2004-01-17
Esan nezake house musika egiten dudala, baina baita, dub-a, disco musika, Detroit techno-a eta funka egiten dudala ere. Berria - Kultura 2004-03-04
Estilo ugari nahastu nahi nituen, eta agian horregatik, bateriak hip hop ukitua du, baxua dub-etik gertu dago, perkusioa afrikarra da, haizeak funkyak eta pianoa, berriz, latinoa. Berria - Kultura 2004-06-24
Ezaguna da Fermin Muguruzak izugarri maite dituela Jamaikako sustraidun doinuak (reggae, dub, ska...), Berria - Kultura 2004-03-10
Eta hiri ponpoxoaren ifrentzua den beste Bilbo horren kronikak idazten dizkigu, erraietatik, artez eta artifizio larregi ibili barik, dub erritmo soil eta hipnotizatzaileetan kulunkatuta. Berria - Kultura 2004-07-24
Joe Strummer-en ahotsa eta Mikey Dread-en dub efektuak... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.
Linton Kwesi Johnson dub poeta eta abeslariaren Five Nigths of Bleeding doinu zoragarri eta sendoa entzuten ari zarete... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 114. orr.