Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Reggaea, duba, jazza, funka eta beste estilo batzuk nahasten ditu koktel bero eta dantzagarrian. Berria - Kultura 2004-10-01
Gure musika, giro sargoritsuari ezin hobeto jarria: ragga, dub, jungle, reggae gozoa... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 14. orr.
Hemen musika afrikarra jartzen ditek, eta reggaea, hip-hop pixka bat, gurea bezain ona duk haiena ere! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.
Reggaearen berotasuna. Berria - Kultura 2006-05-04
Bafleetatik reggaea entzuten zen lehertzeraino. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.
Bluefieldsen gaude eta moilan ere reggae entzuten da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.
Jon reggaea dantzatzen, kanuto bat eskuan; Ane giriekin solasean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.
Trikitixarekin asko harritu ziren [...] baina reggaea ere herrikoia da. Berria - Kultura 2006-04-29
Inguru hartan beti izan du arrakasta Elvisen musikak, ulertzekoa da, beraz, hainbat reggae artistak euren ukitua eman izana. Berria - Kultura 2006-01-12
Reggae doinu batean, honela kantatu zuten: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.
Absurdoaren bidezko arrazoiketa baten ondorioa, reggae airez emana. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.
Reggae kantu tradizionalak, batzuk ingelesez eta beste batzuk euskaraz. Berria - Kultura 2006-04-29
Reggae eta batez ere dub giroetan abiatuta, Massive Attack taldearena proposamen berritzailea izan zen. Berria - Kultura 2006-03-30
Adituek "Bob Marley bolikostarra" deitzen dute, reggae musika nor nahi bezain hobeki plazaratzen baitu. Herria 2002-11-14
Larunbat aratsean, toki berean, reggae kontzertua Lee Perry-rekin. Herria 2005-11-24
Ikusgarria aitzin, Steppin'Jogo taldeak reggae musikaldi bat eskainiko du. Herria 2004-07-15
Clement Sir Coxsone Dodd reggae ekoizle ezaguna 72 urte zituela hil da, Jamaikan. Berria - Kultura 2004-05-07
Ke No Falte reggae taldean hasi ondoan, Etsaiak taldearekin segitu zuen. Herria 2005-03-10
Benetako reggae gaua. Berria - Kultura 2006-02-07
The Clash-en reggae dub indartsu hura ekarriko dugu Txireneko uhinetara. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 102. orr.
Reggae dub honen doinuak harrapatu egiten gaitu, ez dugu ukatuko, zertarako? Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 66. orr.
reggae doinuak (3); reggae musika (4); reggae musikaren (3); reggae musikari (3)