Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dramatiko 1 izond dramarena, dramari dagokiona. ik drama 5.

Zentro dramatiko nazional baten beharraren aldarrikapena.  Berria - Kultura   2006-03-26

Hain zuzen ere, berak nahi duen autorea ez baita autore dramatiko bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 160. orr.

Ez dut arte dramatikoari buruzko ideiarik.  Berria - Kultura   2006-04-11

Arestian sustatu zaitugu aktore dramatiko gisa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 294. orr.

Testuen sinesgarritasun falta eta egitura dramatiko burugabea.  Berria - Kultura   2004-01-27

Emanaldiaren luzera laburtuko nuke, progresio dramatiko baten ezean ikuslea nekatu daitekeelako esketx segida luzea ikustean.  Berria - Kultura   2004-04-21

Oso lotura estua dagoela alde batetik antzerki-eszenaren eta antzerkiko eszenografiaren eta bestetik pinturako eszena-antolamenduaren, eta azkenik, filmeko eszenan, batasun dramatiko bat duen eremu diegetikoaren antolamenduaren artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

Kantuan hasiko da eta bere edukiak modu poetikoan, dramatikoan, epikoan... adierazten ahaleginduko da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

2 drama ezaugarriak edo baliabideak dituena.

Truman Capotek idatzitako Beat the devil komedia dramatikoan izan zuen rol txiki bat.  Berria - Kultura   2004-12-31

Ez da hau olerki larri, dramatiko horietakoa, lehen aipatu dugun beste sailekoa baino: egunerokotasuneko elementuekin ironia soil, sotil bat daukatenetakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 52. orr.

Osagai dramatikoz zipriztindutako komedia da nire filma.  Berria - Kultura   2004-07-09

Antzezpen kutsuko keinu dramatikoarekin, zizpoleta bateko bala bakar bat eman zion Felixi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.

Pisu handiko obra da, dramatikoa oso, indarrik gabe uzten duten horietakoa, eta musikarientzat ere ez da samurra.  Berria - Kultura   2004-03-23

Zineman, pinturan, eta antzerkian orobat, irudikapen horren oinarrian dagoen batasun dramatikoaren ideia adierazten du eszenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Desafio honek, nolanahi ere, bertsolaritzaren mugimenduarentzat zentzu dramatiko eta etsigarria baino gehiago izaera pizgarri eta ludikoa du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Bi umeak adierazten zaila den moduan aurkeztu zituen, keinu dramatiko eta itxuratiz, esanez bi umezurtz gaixo zirela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Mors Saulus et Jonathae obrak, oratorioa izan arren, «indar dramatiko handia» du, bakarlarien eta koruaren parte-hartzeari esker.  Berria - Kultura   2004-08-26

Arrisku hori modu dramatikoan agertu zen garapen-bideko herrialdeen zorraren krisian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Oso modu dramatikoan adierazi dut, baina hori da ideia -esan nion-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

3 gertaera edo egoera dohakabeen eitea duena.

Baina gertaera dramatiko horiek ez zituzten uste onak zapuzten: gure mundua ederra zen; gure bizimodua normala, bereizgarririk gabea, unibertsala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

XIX. mendeko donostiarrek aldi nahasi eta dramatiko bati aurre egin behar izan zioten, eta gainditu ere gainditu zuten.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Zoriari zor zaio eztanden balantzea dramatikoagoa ez izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

EAk eta EAJk, gatazka eta bere ondorio dramatiko guztiak gainditzeko jarrera hartzetik urrun, ezker abertzalearen kontra jotzeko erabili dute atentatua, UPNko faxistekin batera manifestazio bat bultzatuz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Zuhurtziarik gabe eta ardura gutxirekin jokatu zutela une dramatiko haietan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Konpainiak lanpostu murrizketa «dramatiko» bat egin dezakeela, IG Metallek proposatutako neurriekin ados egon ezean.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus