Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru ekitaldiko drama. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.
Komedia eta drama, bi generoak batu ditu New Yorkeko zuzendariak. Berria - Kultura 2004-09-18
Drama ala komedia bat egin aukeratu behar banu, komedia aukeratuko nuke, ezbairik gabe. Berria - Kultura 2004-11-03
Zer da bizitza, drama ala komedia? Berria - Kultura 2004-09-18
Kotzebue jaunaren drama bat antzezten zuten, Popliovin jaunak Roll-en papera jokatzen zuen eta Ziablova andereñoak, berriz, Kora-rena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
1931n Susan Lenox: Her fall and rise drama filmatu zuen, Greta Garbo eta Clark Gable gazteekin. komediante ibiltariak, Shakespeareren dramak jokatzen, ikusle ugarien gusturako egokitu ondoren. Berria - Kultura 2004-12-31
Arrazakeriaren oinarria duen drama eraiki du Paul Haggisek Crash lanean. Berria - Kultura 2006-02-01
Rafael Villasús jaun hura gizagaixo bat zen, bertsozko komedia eta drama negargarriak idazten zituen antzerkigilea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
Drama da pertsonaiaren izateko arrazoia; hura da bere bizitzeko eginkizuna: existitzeko nahitaezkoa. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 152. orr.
Hiru ekitaldi eta amaiera zoriontsuko drama bat zirudiena laster sartu zen laugarren ekitaldian, aurreko guztiak baino askoz beldurgarriagoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.
Ekialde Urruneko drama horretan txinatarrak eta japoniarrak antzera portatu ziren gauza batzuetan eta desberdin beste batzuetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.
Behin jokoaren drama martxan jartzen denean, ez baitago irabazi, galdu edo berdindu beste amaierarik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.
Gure baitan dago drama; geu gara; eta irrikatan gaude antzezteko, halakoxe grina daramagu barruan! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 38. orr.
Gertaera analogiko oro hiru pertsonarekiko drama bat da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.
Norbere izaerari eta barne-ahotsari jarraitu ala amore eman eta saldoaren moralari makurtu, horrelaxe dago planteatuta Haur Besoetakoa nobelako drama guztia. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.
Dramaren korapiloa hasi besterik ez zen egin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.
Gertaera tristea, hori bai, baina ez, inondik inora, drama bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 432. orr.
1981eko otsailean, drama bat gertatu zen: ETAko kide bat komisaldegian jasandako torturaren ondorioz hil zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 94. orr.
Filmak Aljeriako errefuxiatu sahararren drama du oinarri. Berria - Kultura 2004-02-24
Deusek ere ez zuen adierazten goian drama bat gertatzeko zorian zegoela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.
Berriz ere, bakarrik hiltzen diren zaharren drama ekarri du gogora. Berria - Harian 2005-08-10
Atzean geratzen ari da ordu eta erdi lehenago doi bizi izandako drama; gero eta lausoagoak egiten zaizkit hilketaren inguruko gorabeherak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.
Drama lehertu zen egun batzuk geroago. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 40. orr.
Ez da emakume bat, ama bat da! eta horixe du bere drama guztia (drama larria, jauna, larria!), izan zituen bi gizonengandik izandako lau seme hauek. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 44. orr.
Itzultzen direnean lehertzen da drama, jauna, ustekabean eta bortitz. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 58. orr.
Horixe du bere drama, nire komedia honetan. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 156. orr.
Otsailaren 5ean, Madrilgo Price Zirko Handian, "Las golondrinas" drama lirikoa estreinatu zen. Askoren artean «Rataplan» - 80. orr.
Urrezko Lehoia irabazi berri du Veneciako zinemaldian drama ilun eta sakor honekin. Berria - Kultura 2004-09-17
Esaldiren bat ezpainetan zuela, drama txiki baten antzezpena entseatzen ari den aktore baten moduan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.
Hori izan zen Girolamo Cardanoren bizitzako dramarik handiena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.
Zorionaren mirariez desengainu harturik, hartatik nahikoa izan eta behin betirako bukatu nahi dutenak tregoarik ez duen drama edo komedia lotsagarri hau. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.
Badut susmoa, badut susmoa atera daitekeela hemendik drama polit bat! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 66. orr.
Baliteke zer ikusirik izatea horrek idazlearen drama pertsonalarekin. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.
Drama pertsonalak, deserrotzearen zauriak, errotzeko borondatea, [...]. Berria - Kultura 2004-09-08
Inoiz edo behin drama ezkutuen lekuko egiten naute, ezustekoak izan ditut eta disgustuak ere bai. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 162. orr.
Izaera horrek lagunduko zion agian drama kolektiboa gainditzen. Askoren artean «Rataplan» - 10. orr.
Hasiera batean bere kasa hasi bazen ere, Esloveniako Drama Teatro Nazionaleko (1966-1971) zuzendari gisa aritu zen gero. Drama eskola Rembrandten Museoaren aurrean dago. Berria - Kultura 2006-02-14
Hemeretzigarren mendeko drama-idazle alemanik handiena hogeita hiru urterekin hil zen. bere obra «drama» tonu baten barruan jorratu duela dio. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.
Gainera, Nautika Eskolaren kasuan bezala tartean gizon-emakumeon osasuna dagoenean, eztabaidak drama-ukitua hartzen du. Berria - Gaiak 2006-04-13
Emakume flakoxta zen, ximela, bai gorputzean bai ariman banan-banan hil zitzaizkion seme-alaba guztien heriotzaren drama aztarrenak ezin nabarmenago zituena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.
Plan horri ekiten zion Florentek gau guztietan, drama jokaleku hori antolatzeak kirioetako asaldura larria arinduko balio bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Dramatis personae, nire drama lagunak, nire mamuak, munduan sakabanaturiko geure antzekoak, eustarriak galduta, triste, erne, ausentzien katean lotutako jendea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.
Oinarrizko arazoa giza drama da, dimentsio humanitarioa nabarmendu behar da eta arazo politikoak eta nagusitu ohi den ikuspegi poliziala alboratu. Berria - Harian 2005-10-08
Halaber, lege-dramaren argumentua, non kristau-abiapuntu berri baten ondoren Moisesen eta Justinianoren arimak altxatu baitziren, Mendebaldeko agertoki batean ikusten da, Karlomagnok jokatu zuelarik Leon Isauriarraren papera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.
Pascaljevicen irudietan, flashback-a apenas erabili gabe, ikusleak aise suma dezake Jugoslavia ohiaren barne-drama, lehengoa eta oraingoa. Berria - Kultura 2004-09-21
Baina, etsipenak, alde batera, eta ezkon drama hura zabaltzean arerioek sor zitzaketen irainek, bestera, badaezpada ere sainduaren atera deitzera derrigortu zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.
baina drama (3); bere drama (7); buruzko drama (3); da drama (5); den drama (5); drama bat (26); drama bat da (4); drama baten (6); drama da (9); drama edo (3); drama eta (6); drama ez (3); drama guztia (3); drama hori (3); drama txiki (3); dramarik onenaren (3); duen drama (8); eta drama (18); eta dramaren (3); girotutako drama (3); horien drama (3); komedia eta drama (3); zen drama (3); ziren drama (3); zuen drama (5)
bizi dituzten dramek (3); dituzten dramek ez (3); dramek ez bezala (3)