Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste batek, halakoak eginez, oiesa eta gisagabea emango zukeen; hark ez; Tellagorrik berezkoak zituen gisagabekeriatik urruntzen zuten dotoretasuna eta leuntasuna. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.
-Ederra zuan, urteetan sartuta baina ederra oraindik, dotoretasun handikoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.
Artearen laguntzaz edertu ondoren, plazerrez jantzi zuten bizitzeko dotoretasuna. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.
Defentsa, eta mugimendu guztien dotoretasuna. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 138. orr.
Ez zuen musika eta pianoa beste ikasketarik, eta grande dame baten dotoretasuna erakusten zuen, baita sukaldeko su-zuloan ikatza sartzen ari zenean ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Dotoretasuna eta txukuntasuna, luxu ukitu batekin, nonahi zeuden. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.
Elizak ondasunak nahi zituen, apainkeria eta dotoretasuna. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.
Dotoretasunik gabeko hotel bateko taberna itsusian. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.
Haiexen usaina eta kerua hartu bainuen botoi gaizki jarri bati zerion lurrun kosmetiko, modako eta dotoretasunezkoan. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 145. orr.
Egia deskribatu nahi baduzu, egizu modu sinplean, eta dotoretasuna utz ezazu jostunarentzat. Berria - Harian 2005-02-11
baten dotoretasuna (3); dotoretasun eta (3); dotoretasuna eta (5); eta dotoretasuna (6)