Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dotorezia (207 agerraldi, 90 liburu eta 44 artikulutan; ETCn 1.550 agerraldi; orobat dotorezi g.er.) 1 iz dotoretasuna.

Paueko errege-jauregiaren dotorezia miretsia zuen berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Ikusgarria da eraikuntzaren forma gordinek osotasunari ematen dioten dotorezia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Dotorezia neurritsu batez jantzita dago, eta horrek kontraste handia egiten du, goizegi iratzarrita, baldarkeria gainetik kendu ezinik gabiltzan gainerako bidaiariokin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 27. orr.

Begiradaren beroak, ezpainen iradokizunak edo bere keinuen dotoreziak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 123. orr.

Baina koherentziaren dotoreziaz jantzitako jokabide horrek ere badu bere arriskua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Ez du dotoreziarik bilatzen hitzetan, ez da farfailik haren esaldietan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 8. orr.

Denbora aurrera, Fernandok alde batera utzi zituen latinezko esaldiak eta gainerako dotoreziak, eta hitz arruntagoak erabiltzen hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 238. orr.

Atorra xuri eta galtza beltz, gaitzeko dotorezian agertzen dira so egileari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Hitz hura horrela ahoskatzea dotoreziaren erakutsia iruditzen zitzaion gure amonari.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

Berak darabilen ahozkoa du erreferentzia ia bakar, irratitik ikasitako ustezko dotoreziaz jantzia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 90. orr.

Jantziaren beltzak ez du iluntzen apeza, baizik eta dotoreziaz apaintzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Klasikotasunaren dotoreziaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 246. orr.

Hark dotoreziaz jakin izan zuen nire borondate oneko eskaintza saihesten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 92. orr.

Dotorezia da geometra aurreratuenen ahaleginen helburua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 333. orr.

2 (izenondoekin)

Momenturen batean, Victoriaren dotorezia neurtu hura deitoratzera heldu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 196. orr.

Dotorezia neurritsu batez jantzita dago, eta horrek kontraste handia egiten du, goizegi iratzarrita, baldarkeria gainetik kendu ezinik gabiltzan gainerako bidaiariokin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 27. orr.

Danelek hain gustukoa zuen dotorezia amaneratuaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Haren gizarte-kontuen arbuioa, marfilezko dorrea, exotismo estetikoa, dotorezia aristokratikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Estilo zaharreko dotorezia betikoaz.  Berria - Kultura   2004-08-03

Gela oso zabala zen, eta aiton-amonek emana zioten antigoaleko dotorezia asurbanipaliko haren jabe zen oraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Hanka-puntetan jarririk, gora eta behera higitu du gorputz oldarkotea, halako dotorezia zangoastun batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liraintasun eta dotorezia eredu da haren gorpuzkera, zoragarria haren bularra. zigarroak amaitzean Clark Gable-ren dotorezia-keinu hura behin eta berriro errepikatzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

Bazetozela entzutean, arrapaladan kendu zituen betaurrekoak: adineko gizonaren dotorezia-nahia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

Ez zuen oreka gordetzeko behar, nik barregarritzat neukan dotorezia-ustea indartzeko baino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezkutuko guneen dotoreziak neskato haren bihotz-dotorezia adierazten zuela.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dotorezia betikoaz (4); dotorezia eta (15); dotorezia handiz (8); dotoreziaz eta (4); estilo zaharreko dotorezia (6); eta dotorezia (12); eta dotoreziaz (5); zaharreko dotorezia (6); zaharreko dotorezia betikoaz (4); zuen dotorezia (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus