Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deitu nion, eta hitz totel batzuk eta doministiku bat entzun nituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.
Inguruan bozkariozko hotsak, plisti-plasta, zintz egite eta doministikuak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Zorionez, Snapek doministiku egin zuen Ronek biraoa bota zuen ia une berean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 218. orr.
Hiesa ez da kutsatzen eztularen edo doministikuen bidez, ezta edalontzi eta jangailuen bidez ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.
Esalege horrek, doministikua berez zori onaren edo gaitzaren adierazle izan zitekeela erakusten digu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 28. orr.
Patioan, neguan, txistua botatzen zuen eta doministiku egiten zuen lasai-lasai. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.
Doministiku egin nuenetako batean, Dartaietek bere musuzapia pasatu zidan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.
Askotan ikusia nago gure ama, belar izpi batekin sudur zuloak apropos zirikatzen, doministiku egin eta burutik behitiko kargamenak uxatu nahian. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.
Michel de Montaigne argiari ere leitua diot [...] doministiku egitea, funtsean, zentzuak garbitzea edo izpiritua purifikatzea baizik ez dela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 29. orr.
· Doministiku saio-luzeak egiten edo belarrietan tapoiak jartzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 8. orr.
Katuak ez dodaz gogoko, doministiku eginarazten deuste. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.
doministiku egin (6); doministiku egiten (3); doministikuen bidez (3); eta doministiku (4)