Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usinaren aire-kolpeak ezin du ondo gainditu bihurgune itxia, eta ahotik egiten du ihes aire gehienak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Norbaiti usin eragile bizia ipini eta, doministiku egiten ez badu, berriz, herio sinale izaten omen da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.
Txitxikovek usin egin zuen zenbait aldiz, hain hauts handiaren oparia egin baitzion etxeko nagusiak orri-sortak askatzean. Jantzi, ispilura hurbildu, eta usin egin zuen berriro, hain ozenki, ezen [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.
Marrantak jota egonik usin egin nahi duen baina, usin egitea lortu ezinik, usin egiten saiatzen ari den gizonaren aurpegiera gogorarazten zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.
San Blas! zioen, erdi miresmen erdi otoitz, gure amonak, doministiku edo usin egiten genuenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 54. orr.
Nire semeak usin egin dik; horrek esan nahi dik ezkongai horiek guztiak hilko direla. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 131. orr.
· Usin bortitza egin zuen horren eraginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.
Azaoka bilduriko usain-belarrak eta krabelinak ikonoen alboan, hain zimelduak, non usaintzeko asmoz hurbiltzen zaienak usin besterik ez baitu egiten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.
Telemakok, orduan, usin handi bat egin zuen, eta jauregi osoan egin zuen oihartzun. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 131. orr.
usin egin (6)