Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teoria konparatibisten artean eboluzionismoa eta primitibismoa ikusiko ditugu, teoria unibertsalistetan lege naturalaren doktrina, eta teoria partikularistetan idealismo alemaniarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.
Lege naturalaren doktrinak hiru oinarri orokor ditu: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.
Merkantilismoa, benetako doktrina baino areago, praktika multzoa izan zen, eta berehala kondenatu zuen pentsamendu ekonomikoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Pelagioren doktrinaren ildotik sortzen da auzi hau. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 26. orr.
Jainkoaren gorpuztasunaren doktrina. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.
Aurrerapena eta giza historia kulturala lotzen dituen doktrina da eboluzionismoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.
Alde horretatik, anarkismoa aukera-aukerako doktrina zen niretzat, erakutsi izan ziguten guztiaren ukazioa zekarrelako bere baitan: ez jainkorik, ez nagusirik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.
Sakrifiziorako jarrera hau ezin etor zitekeen azken orduko doktrina batetik, geure baitan egon behar zuen, nola edo hala, txertatua. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 71. orr.
Doktrina honen arabera enpresaren helburua ez da mozkinak edo irabaziak maximotzea, gizartearen beharrei erantzutea baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.
Baina hori aitortzeak halabeharraren doktrina onartzera behartzen al gaitu? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.
Doktrina honen defendatzaile egoskorrenak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.
K. a. V. mendean sortzen diren doktrina eklektikoetan ere ez da faltako arrazoiaren subiranotasuna aldarrikatuko duenik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Jakitun talmudikoek ez idaztea erabaki zuten, eta, hartara, doktrina filosofikoak [...] Ahozko Tradizioaren atal sekretu bihurtu zituzten. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.
Literaturaren nabarduretan igerikatzen hasia nintzen; ohartu gabe ere naski doktrina teolologikotik urrunduz nindoan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 94. orr.
Doktrina liberala, ez da harritzekoa, nazio hegemonikoetan -Herbehereetan aurrena, Ingalaterran gero- gorpuztu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.
Boltxebikismoa eta doktrina iraultzaileak gorantz doaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.
Joera edo doktrina marxistarentzat, ekonomiaren helburua ekoizpenaren erlazio sozialak aztertzea da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.
Elizak doktrina sozial bat badu. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Tradizio klasiko horrek bi doktrina esoteriko zituen oinarri. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 12. orr.
Israel herrian sasiprofetak izan ziren bezala, zuen artean ere izango dira sasimaisuak, doktrina kaltegarriak zabaltzen saiatuko direnak. Elizen arteko biblia 2 P 2,1
Izan ere, bitartean Marxek, Nietzschek, Freudek, aski erakutsi dute holako doktrina garbiek zer zikinkeria ezkuta lezakaten. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 139. orr.
Doktrina norberekoi eta ezmoral honen ezinbesteko ondorioa sineslea zerbitzu publikotik gero eta gehiago aldentzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Zientzialariek ezin baitzuten zientifikoki egia omen zen doktrina-gorputz bat kritikatu gabe betiko jarraitu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Neoklasizismoak eman zigun fruitu oparoenak, doktrina-kutsuko Peru Abarka klasikoak, laburbiltzen du, elkarrizketa moduan, galeria honetan arnasten ari garen ideologia baserri zalearen muina. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.
Gure izaerak geure baitan izan balu jatorria, zalantzarik gabe gu geu izango ginatekeen gure jakituriaren jatorri, eta ez genuke doktrina bidez, hots, maisuak irakatsita, lortu beharrik izango. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 358. orr.
Tenperamentu eta doktrina mailako desberdintasun horiek zail bihurtu zuten bi herrientzat elkar ulertu eta elkarrez fidatzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Normalizazioa ez da doktrina kontuetan ados jartzea, baizik eta, arlo horretan ditugun desberdintasunak mantenduz, denok gure egin dezakegun esparru juridiko-politiko baten inguruan ados jartzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Aspaldidanik sortzen hasiak ziren eskolak han-hemenka premiari erantzuteko: erregearen funtzionarioentzat, jauntxoen semeentzat, edo Elizako doktrina irakasleentzat, besteak beste. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.
Erlijio doktrina gehienek baimentzen dute dibortzioa. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Agirian Elizaren sexu doktrina ofizialaz (antisorgailuez, homosexualitateaz eta zelibatuaz) ari direla zehazten dute, «bai eta emakumeen egoeraz eta Elizaren demokratizazioaz ere». Berria - Euskal Herria 2004-12-21
Gauza bera gertatzen da berez masa doktrina den marxismoan, baina ez Kapitalean irakurtzeko, nahiz eta bai Manifestuan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.
Aspaldi handiko urteetan nagusi dabilkigun politika eta ekonomia doktrinari neoliberalismo izena eman zaio. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.
· Positibismoak sortarazi duen hizkuntza doktrina multzo antolatuetatik onena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.
bere doktrina (5); bikoitzaren doktrina (5); da doktrina (3); den doktrina (4); doktrina bat (4); doktrina berri (3); doktrina da (3); doktrina eta (16); doktrina hau (6); doktrina honen (5); doktrina hori (7); doktrina horrek (5); doktrina kontuetan (3); duen doktrina (3); duten doktrina (3); efektu bikoitzaren doktrina (5); elizaren doktrina (4); eta doktrina (8); gure doktrina (4); haren doktrina (5); kristau doktrina (3); lege naturalaren doktrina (3); naturalaren doktrina (3); zuen doktrina (3)
doktrinan eta (3); doktrinarako kongregazioko (3); doktrinaren arabera (7); doktrinaren kontra (3); erregela eta doktrinaren (3); eta doktrinaren (7); eta doktrinaren arabera (3); eta doktrinaz (6); fedearen doktrinarako (4); fedearen doktrinarako kongregazioko (3)