Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goi mailako doitasuna duten piezak mekanizatuko dituzte. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Ez dago ongi norberak bere lana aipatzea, baina doitasun handiz egindako azterketa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.
Harrituta geratuko da [makina] zein txukun eta nolako doitasunez egina dagoen konturatzen denean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4930. orr.
Harmonia eta doitasuna falta dela ideietan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.
Euren adimen ergelez ezin dute unibertsoko gauzen harmonia eta doitasuna begipean hartu eta ulertu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.
Planetatik 206.452 kilometrora zegoela egin zituen argazkiak, eta ez zituzten adituek horrenbesteko doitasuneko argazkiak espero. Berria - Gaiak 2006-04-14
Ez duk judu presturik Eternalaren agindua doitasunez bete dezakeenik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.
Horrelako istripuak saihesteko bertan aurki doitasun handiagoko radarrak jarriko dituztela esan zuen atzo Frantziako Garraio ministro Dominique Perbenek. Berria - Gaiak 2006-02-02
Aztertutako etxalde batzuetako emaitzak dudakoak dira, eta doitasun handiagoko testak egin beharko dira. Berria - Gaiak 2006-02-10
Satelite-teleskopioak, propio, unibertsoko leku urrunak arakatzeko prestatu nahi dituzte, eta, ondorioz «doitasun handiko» sistema garatu behar izan dute. Berria - Gaiak 2006-04-21
Gero eta doitasun eta prestasun handiagoarekin egiten dute lan. Berria - Harian 2005-12-07
Gauza guztiak doitasun zehatzarekin eta natura-legeen arabera arakatu ondoren, obren eraikuntzan aplikatu zituzten,Oreka ezin hobea eta doitasun milimetrikoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.
Bandera kontaezinak, harrizko arranoaren mehatxuzko keinua, lerro beltz haien doitasun izugarria... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.
Geldiro mintzatzen zen, esaldiei xarma ematen zien halako nagitasun batez, mingain astun samarrean hitzen doitasun kolore-bizia azpimarratzen zuen zalantza apur bat zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.
Doitasun-tresnekin lan egiten du Stanleyren enpresa berean, ordezko piezen sailean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 88. orr.
Hunkiturik nago, nire gorputza atsedenean dagoen doitasun-makina bat balitz bezala sentitzen dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.
doitasun handiagoko (3); doitasun handiko (3); doitasun handiz (3); eta doitasun (5); eta doitasuna (3)