Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina errealitatea ez dago "hor" inolako moduz: aitzitik, behar den adinako prezisioz esan dezakegu errealitatea beste mundu bat dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
Prezisiorik gabe adjektibatzeari buruzko arriskuez ohartarazten gintuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 54. orr.
Konturatzerako, artxipelago hartan marraztutako bide guztiek amarenera hurreratu ninduten, emeki baina prezisio osoz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.
Partikula elementalak puntu infinitesimalak lirateke onenean ere, baina prezisio jakin batekin begiratu ezkero; handik gora, prezisio jakin batetik haruntzago, hau da, xehekiago behatu ezkero, lausotu egiten dira, lurrundu: izen-izanak galtzeko arrisku latzean amiltzen dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Han lau kilo droga, prezisioko hiru balantza eta droga mozteko gaiak atzeman dituztela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Berria - Euskal Herria 2006-04-22