Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsona zuzenaren sufrimendua pertsona doilorraren kondenazioa da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.
Sartu, eta hitzetik hortzera topo egin zuen buruz buru Ixinen ikusi zuen gizon doilor harekin, Tomsken ikusi zuen gizon anker harekin, handik pixka batera hiria tatariarrei eman behar zien traidorearekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 448. orr.
Horrela sortu zuen ama doilorraren literatur tipoa, ordura arte ezezaguna. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 9. orr.
Izaki doilor eta hiltzaile hura hiltzea zen egokiena: mila bider merezia zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 274. orr.
Atzera, zakur doilorrak! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.
Gizaki libreak sortu nahi ditugula, eta ez jainko baten adoratzaile doilorrak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 221. orr.
-Ea, prestatu borrokarako, zital doilor hori! -oihu egin zion sir Cadoganek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.
Guztiek, bizpahiru doilor eta zerbait izan nahi duten ergel batzuk kenduta, gertatzen ari dena batere ulertzen ez dutenek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 359. orr.
Doilor batek ene aita hiltzen du; eta horren truke nik, haren seme bakarrak, doilor horixe dut zerura igortzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.
-Hara, ezin duk, doilorra halakoa! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.
Egin eta berrerosi gintuena eta bere erruki hutsez salbatuko gaituena; guri, zital eta doilor, ustel eta kirasdun, eskergabe eta gaiztooi, on guztiak egin eta egiten dizkiguna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.
Doilorrak bide asko har ditzake; zintzoak, bakarra. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 148. orr.
Animalia doilor nazkagarri hori. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 17. orr.
Baina merezi zian, bai, doilor zikin hark. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 431. orr.
Horra nora iritsi den doilor ustel hau! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 157. orr.
Ziri ederra sartu zidak Sobakevitxek, doilor ziztrin horrek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.
-Doilor malapartatu hori! -esan zion Txitxikovek oihuka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 315. orr.
-Atzera, doilor harroputz hori! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.
Doilor zitala! -esan zion Ronek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.
Herria askatutakoan, doilor traidore guztiak konderriko kartzelara eramanak zituen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.
Ez da bilau alerik bizi Danimarka guztian doilor galanta ez denik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 64. orr.
Berekoi hutsa da, eta doilor txiki bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.
Nire funtzionarioetako bat bera ere ez da ona, doilor hutsak dira denak! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.
Bihotz doilor horren taupada da! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 94. orr.
Elurrak tristura ekarriko du, eguzkia aterako da baina orduan edertasun malenkoniatsu bat eman besterik ez dio eginen zuritasun doilor honi. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.
Bushek soldaduak gutxietsi eta gerra doilor batera bidali ditu. Berria - Kultura 2004-05-18
Abere horiek landareen gisa bizi daitezela makurkeriarik doilorrenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.
Norgehiagoka kontu doilor haiek itzali ziren behin betiko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 276. orr.
Ikusten dut fede doilor horretako Jainkoa izaki arduragabe eta basatia dela, egun batean mundua sortu eta biharamunean sortu izanaz damutu dena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.
Kontu-ordainketa doilor horrengatik, osaba Marchìn-ek osaba deitua izateko eskubidea galdu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.
Urzairen aburuz, «helburu doilor eta arbuiagarriekin», eta «eduki faltsu eta iraingarriekin» kritikatu dute bere lana. Berria - Kirola 2004-10-15
Materia materia da, ez noble eta ez doilor, infinituki eraldagarria, eta ez du batere axola haren etorki hurbilak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.
Kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Mendeka ezak haren hilketa doilor-ezaina. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 59. orr.
Doilor dena doilor agertzen da. Sentimenduen ekaitza keinu haietako bakar bat ere -nahi bezain bizi edo doilor izan dadin ere- baztertu gabe igarotzen badugu, [...]. Doilorrak dira, baina ez dute nahi inork doilorrak direla esaterik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Lapurra izanen da seguruen, baina ez doilorra. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 27. orr.
Ni ez naiz horren doilorra. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 247. orr.
Finean emakume guztiak dira doilorrak, gauza bera nahi dute denek, hau da, gizona erregistrora edo aldarera eraman. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 97. orr.
Doilorregia iduritu zitzaidan semearen xalotasunaz profitatzea nire andrearen ohean usmaka aritzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.
Doilor dena doilor agertzen da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 111. orr.
Besarkadatik aske geratu zelarik, errukarria iruditu omen zitzaion emakumea, hain otzan eta mirabe, nik beti bezain doilor segitzen nuen bitartean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.
Han bai bakardadea doilor gailentzen! Txillardegi «Putzu», 1999 - 359. orr.
Azkenean doilor eta ziztrin sentiarazi du neska. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 27. orr.
Gezurraren doilorraz zure estimuaren ezgai bilakatu izanarena baino. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.
doilor bat (6); doilor eta (21); doilor hori (10); doilor horrek (6); doilor hutsa (3); doilorra zen (3); eta doilor (6); eta doilorra (3); eta doilorrak (3); ez doilor (3); gizon doilorra (3); jende doilor (3)