Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehen mailako nobleak izan edo azken mailako bilauak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 153. orr.
Ez da bilau alerik bizi Danimarka guztian doilor galanta ez denik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 64. orr.
Bilau batek noble bat hil edo apez bat gaiztoki zauritzean etortzen zen maizenik halako zigorra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.
Noble nahiz bilau, azken hordia estalpean egokiturik utzi arte ez zuen Migel Mailuk oherako bidea hartu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.
Zeren eta ehun urtetan ikus baitezakek jauna bilauturik, baina baita bilaua jaundurik ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.
Ordukotzat, pobre eta aberatsak, errege eta bilauak berdintzen zituen gillotinara jendeak ehunka bideratuak izan ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.
Zeren munduan ez baita bilaukeria handiagorik bilau ez denari egin dakiokeena baino, noiz eta hura bilautzat hartzen baita. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 574. orr.
Kontu egiozu nolakoak ziren Alonso de Contreras kapitaina, Fuente Ovejunako bilauak, Marcos de Obregon ezkutaria... Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.
Bilauak ez zeukan bere jaunaren epaitegia faltsutzat jotzerik. Kapareak zaldi gainean eta beren armez borrokatzen ziren; eta bilauak oinez eta makilaz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.
Bilauak bakarrik borrokatzen ziren aurpegia agerian. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.
Horregatik, ohartzat izan beza berorrek ere (agindutzat ezin-eta) nik ez diodala inolaz ere ezpatari helduko, ez bilauaren ez zaldunaren aurka. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.
Makila tresna iraingarria zela, makilatutako gizona bilauak bezala tratatua zelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.
Bilauen janari zakarra genuen, beraz, baba. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.
Azpildar desleialok eta azpildar bilauok, ez duzue lotsarik! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 87. orr.
Lotsa gaizto, esku bilau koldarrei. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 197. orr.
Dena den, garai hartan eta askoz gerozago ere ofizio bilaua zen harakinarena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.
Garai bateko zirujaua ofizio bilaukoa zen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.
Gizakiak, gauza txikietan bilauak badira ere, oso jende zintzoa dira orokorrean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.
Hargatik garai dezake batek heriotza bilauenaren ikara. -Urte berean, Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.
-1895ean, Madrilen sorgin-haize zirimolatsu bilau batekiko ekaitza lehertu zen, eta tximinia mordoa teilatuetan bera biribilka kalera bota zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Eta alde batetik bilau eta zikin sentitzen banintzen ere, bestetik aske eta garbi nengoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 233. orr.
Alde egin du, behintzat, etorritako bidetik, eta ez dit dilema guztiz sakon eta neure-neurea erabakitzeko aukerarik eman: heroi naiz ala bilau? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.
Ea non aurkitzen duen administratzaile on bat: bilau hutsak dira denak Bilaua halakoa, zornezorro zikina! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.
Bilau lotsagabe, traidore, likits, kastagaldua! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 107. orr.
Laidozko pikota urkabe zitala haga lotsagarria garrote bilaua daukat zain. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 130. orr.
Garrote bilauan lotuko nindutela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.
Ez zekiten fusilamenduarena ez lako agonia izango nuela, urkabe zitala haga lotsagarria pikota laidozkoa garrote bilaua, huraxe emon behar zidatela, Angiolillori legez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.
garrote bilaua (3)