Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doiketa (18 agerraldi, 4 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 167 agerraldi) 1 iz doitzea. ik doikuntza.

ez da guztiz desegokia izango leku estu eta espazio itxietan lan egiten denean, kolomei proportzio lerdenagoak emanez lan egitea, jakinik ildaxken doiketa hori daukagula lagungarri.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Hiru ordenetatik, ordena joniarra hartu nuen eta, horri dagokionez, proportzioak erabiliz gero moduluen arteko doiketarik zehatzena emango duten arauak zein diren erakutsi dut.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Inprimatzaileak, espezialista bereizten duten keinu geldo eta zehatz horiekin, doiketak egingo ditu, eta handik gutxira Lisboako Setioaren Historia faltsua kontatzen duten paper-orriak arin-arin ateratzen hasiko dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrialde zorpetuentzako egiturazko doiketa programak diseinatu zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Abbey Nationaleko egituraren berregituraketa sakon batean oinarrituko du proposaturiko doiketa plana.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zeharo sentsibilizaturik gaudela pobreziak, egitura-doiketak eta zor programek, nazioarteko merkataritzak eta jabetza intelektualerako jardunbideek Giza Eskubideei eragiten dizkieten kalte larriez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.

Mugakide diren lander aberats eta pobreen arteko finantza doiketa eztabaidatu ez denez.  Berria - Mundua   2004-12-17

Krisia hirukoitza izan zen: likideziarena, parekotasun doiketarena eta konfiantzarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

2.750 milioi euro defizit estimazioan sartu gabeko kontabilitate «doiketen» ondorio dira, BPGren %0,35.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus