Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beira ez da batere material ona bat-batean halako doikuntzak egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Gernuaren eratze-erritmoaren doikuntza automatikoa metodo burutsu eta argia da odolaren bai bolumena eta bai kontzentrazioa [...] kontrolatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.
Horren ondorioz, ez da beteko ekonomiaren doikuntza automatikoa defendatzen zuten ekonomilari liberalen oinarrizko lege eta nolabaiteko dogma. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.
Alemaniar eta japoniar ekoizleen mozkinen tarteen murrizteak bigundu zuen, bestalde, truke-tasen doikuntza. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.
Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak ezarritako doikuntzak. Berria - Mundua 2004-07-17
Teoria tradizionala ez zen eskariaz ia arduratzen, dirua eta denbora historikoa ez zituen kontuan hartzen (doikuntzak berehalakoan gertatzen zirela uste zen). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.
Doikuntza koiuntural eta erregulazio ekonomikorako ahalmenen parte handi bat galdu dutelarik, [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.
"Doikuntzaren gizarte-kostua" (hau da, pobretasuna larriagotzea) deitu zaion horretan [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Ingurunearen zaintzan azken urteotan jarritako arretak ez du doikuntza-filosofiaren benetako berrikusterik ekarri. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Adin horretatik aurrera, kristalinoaren doikuntza-ahalmena -egokitze delakoa- galtzen hasten da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.
Telemetro elkartuan, objektiboari estekaturik dago doikuntza-botoia palanka edo espeka bidez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Azken batean, urre-patroiaren garaian bezala, pagamendu-balantzako doikuntza mekanismoek herrialde bakoitzeko barne ekonomia jardueran izango dute eragina. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.
Alemaniako Opelen lantegiak izan daitezke Detroiten azken doikuntza planarekin kaltetuenak. Berria - Ekonomia 2004-10-15
Italiak abian jarri du 7.500 euroko doikuntza plana. Berria - Ekonomia 2004-07-10
Herrialde zordunei kredituak ordaintzeko eman nahi zitzaizkien erraztasun horiek doikuntza-politikak abian jartzeko baldintzapean eskaini ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.
Enpleguaren eta aldaketa teknologikoaren arteko doikuntza prozesua ez dela ez bat-batekoa ez eta automatikoa ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.
Izan ere, aldaketa sakon horiek ekonomiaren egiturazko doikuntza krisia baitakarte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.
Aurrekontu doikuntza egin behar izan da, baina beherapen horien proposamena ez da gurea izan. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Munduko finantza-doikuntzaren nolakotasun partez bortxatu horrek agertzen du zergatik egin zuten gora interes-tasa errealek petrolioaren bigarren krisialdian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
doikuntza automatikoa (5); doikuntzak egin (3); egiturazko doikuntza (4)