Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena ilun, kanpoko hondarraren ardora izan ezik: hegazkinaren hegalak ilargi-argitan diz-diz, hotz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.
Bitartean adi begiratzen zion detektibeari, begi txikiak diz-diz, bi argitxo motel iluntasunean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.
Diz-diz zituen begiak, eta gertatzen ari zitzaiena ulertzeko gogoz eta damu-minez begiratu zion aitari, asaldaturik bainoago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Kanpora irten zenean, euriz diz-diz zeuden kaleak, eta pozik zen bere gabardina arre zaharraz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 148. orr.
Ikusi behar zenuen emakumea! -esan zuen, begiak diz-diz jarriak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.
Bihurgune geldo batek sortzen duen putzuan, nenufar horiak eta ninfa ardo kolorekoak ikus daitezke diz-diz, eguzkiaren argitan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.
Diwan-i-Khas ganberako diz-dizak eta zeru haren edertasuna lehengo aberastasunaren ataltxo urri bat besterik ez dira, ispilu txar batek emandako irudi hutsa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.
Aitaren begiek diz-diz bizia zabaltzen zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.
Loroaren begiek diz-diz egiten zuten ilunpean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.
Gau ilunean diz-diz egiten duen izarrak bezala distiratzen zuen Frantziskok, ilunpeak uxatzen dituen egunsentiak bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.
Hortz zuriek diz-diz egiten zioten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.
Urrezko txanpon txiki batek diz-diz egin zion ahurrean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.
Martxa-lerroan igaro zitzaizkidan albotik, besoak batera-batera zabukatzen zituztela, botoiak eta botak distiratsu ageriz, eta eguzki-argiak baionetetan diz-diz egiten zietela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.
Haren larruak dizdiz egiten zuen eta haren usainak garunak betetzen zizkidan; pentsamendua lausotua nuen guztiz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.
Langileagoa denak ohore gehiago izan dezala, bere ospeak diz-diz egin dezala bere ondorengoengan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.
begiak diz diz (5); begiek diz diz (6); diz diz egin (8); diz diz egiten (26); dizdiz egiten (11); dizdiz egiten zuen (4)