Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errauts-koloreko traje bat soinean; idazluma bat eta arkatz bat, txaketaren goiko patrikan; zetazko gorbata dizdizka; zapata marroi ingelesak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 157. orr.
Garagardoaren kolorea hartua du itsasoak ere, han urrunean, eguzki izpiak gainean diz-dizka. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 64. orr.
Geroago ilea moztu zioten, eta orduan buru berdin eta ongi orraztua eramaten zuen, dizdizka brillantinagatik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 64. orr.
Zerurantz begiratzen zuen, Guadalajarako ordoki gainean dizdizka zeuden izarretarantz. Tentela behar du izan gizonak [...] uste izateko milaka milioi unibertso horiek gizona, zomorro burugabe hori, josta dadin eta harriturik gera dadin baizik ez dihardutela jiraka eta dizdizka. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.
Begiak dizdizka eta larri baditu ere, ez du ematen oso edanda dagoenik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 177. orr.
Zinismo-espresio bat agertzen zitzaion dizdizka begietan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.
begiak dizdizka (5)