Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina ez hadi distraitu, lanean ari hintzen eta lanean segi behar duk. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 386. orr.
-Zer koaderno? -galdetu zuen Gegenbauerrek, distraituta. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 127. orr.
Hortaz... hortaz, autobus hau -jarraitu zuen bizkor, Stan distraitzeko itxaropenez- noranahi joaten dela esan duzu? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.
Ilararen buruan sortu zen zirriparrak distraitu egin zuen, ordea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.
Sarritan, bulegora sartzen zenean, egiaztatzen zuen doktorea distraiturik egon zela edozein gauzarekin eta itxaroten eduki nahi izan zuelako ez zuela lehenago hartu. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 245. orr.
Beti gertatzen zaidan moduan, beste liburu batzuek distraitu naute liburutegian eta hiru ordu eman ditut Koldo Mitxelenan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 68. orr.
Eta Harry bakarrik utzi zuten, beso bigun eta erorian zuen minaren zaztadetatik distraitzeko lagunik gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 150. orr.
Negua iritsi zenean, gau luze hotzek etxetik kanpo distraitu eta denbora pasatzeko babesleku bat bilatzera behartu zuten Hurtado. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 222. orr.
Rosak askotan Dumasen eleberriak eta Bécquerren poesiak irakurtzen zizkion zaurituari, distraitzeko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.
Gomazko pilotaren boteak distraitu egiten zuen Matias nerbioso zegoenean edo bere burua lekuz kanpo sentitzen zuenean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.
Paul D etorri eta hurrengo goizean egongelan belauniko, Sethe distraitu egin zen bi lauki laranja haiekin, 124a leku mortua zela adierazten zuten haiekin. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 68. orr.
Berak sarrarazi zuela gnomoa jendea distraitzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 165. orr.
Keinu dotore distraitu harekin. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.
Irakurtzea, ikastea eta irratia entzutea beste zerekin distraiturik ez baitugu izaten guk. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.
distraitu egin (3); distraitu egiten (3)