Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norbait oharkabetu egingo zen eta aurrekoa jo. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 86. orr.
Arrieta oharkabetu zen istant batean, bere burua galzorian ikusita, Iturbidek mahairantz jauzi egin zuen, eta errebolberra eskuraturik, tiro egin zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.
Desagertu egiten da lurrera erortzen den guztia: zigarroen paketea, zapatak, poemak, arropak, oharkabetzen naizenean irekitzen den aho baten gainean biziko banintz bezala. Berria - Kultura 2004-07-03
Inor ez dadila ausart Jainkoaren seme-alabak oharkabetzen aktibismoaren zorabiora eramanez edota multiplizitatean sartuz praktika arrunten zama astunegiaz eta kanpoko egintzez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.
Emakumeren bati, oharkabeturik, putzu alboan suila ahazten bazitzaion, Pliushkinek etxera eramaten zuen suila. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.