Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disgustu (orobat desgusto g.er., disgusto g.er. eta desgustu g.er.) 1 iz nahigabea, atsekabea. ik bihozmin.

Aitak sekulako disgustua zuen, Montserekin hautsi nuelako.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 192. orr.

-Izango ez du ba disgustua Ranierok? Junot hori playboy hutsa da eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.

Arrimatzen zaizkizun lagun horiek baietz disgusturen bat ekarri.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.

Disgustu ederra ekarri zigun bururdi horrek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.

Telefonoz deitzeko txanpon batzuk eskatu, eta disgustua ematen didazu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 137. orr.

Disgustu bat eman behar dizut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 85. orr.

-Hemen daukazu motxila, seme... disgustuak baino ez dizkidazu ematen!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 31. orr.

Disgustua hartu zuten alde batera utzi zuelako alabak musika.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 151. orr.

Orduan hartu zuten disgustua 3.Dkoen alabaren gurasoek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 151. orr.

-Ez zaitut hartuko zenukeen disgustuaz hil nahi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 387. orr.

Izugarrizko disgustua hartuko luke gajoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Disgustu handia hartu zuen harekin bizitzen jarri nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Hargatik nigan disgustua zen hedatzen ari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.

Amaren disgustua!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 14. orr.

Aurrez aurrekoetan, berriz, beti bezain neurritsu jokatzen zenuen, alai eta irritsu ere bai, tratuaren poderioz bai baitzenekien zer nuen gogoko zer disgustuko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.

Julenek disgustuz begiratu zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.

Mahaietakoek disgustuzko zirkinen bat edo beste egin zuten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 106. orr.

Etziren, iduriz, apezpikuaren gostukoak holako okasionetan gertatzen ziren gehiegikeriak, eta bere desgustua apezpiku-gutun batean jakin arazi zien eliztarreri.  Herria   2004-01-08

2 (hitz elkartuetan)

Arduradunak disgustu keinu bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 221. orr.

Don Pedrok disgustu imintzio bat egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disgustu handia (5); disgustu handia hartu (4); disgustua hartu (3); disgusturen bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus