Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Santuaren anaia eta ikasle batek arima zoriontsu hura ikusi zuen, izar dirdaitsu baten itxuran. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.
Festa-apaindurak argi dirdaitsuz edertzen ditu denak, eta bakearen bedeinkapenak bildutako guztien bihotzak alaitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.
Lur-sail lokaztuak izotz dirdaitsuz estalita agertu ziren goiz batean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.
Begi beltz dirdaitsuak zituen, elkarrengandik bereizi xamarrak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 330. orr.
Haiengana lasaikiro hurreratu, eta bere begirakune dirdaitsua luzatu zien. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.
Gona dirdaitsuko talde ilun hartatik jaulki ziren gaueko hitz kezkagarriak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.
-Jakituria dirdaitsuaren aldean hutsa da gure axaleko adimena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.
Gela ertain bat zen, dotorea, zola argizariztatu eta dirdaitsuarekikoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.
Egun dirdaitsua zetorren, Nafarroan askotan gertatu ohi diren egun ezinago eder horietakoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 229. orr.
Erotuta bezala pasa ziren mutilak nire ezkerretatik eta nire eskuinetatik, maldan gora arnasestuka, baionetak dirdaitsu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Argazkiko eguzkia goi-goian zegoen, dirdaitsu. Lakarko etxeen aldera ari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.
Jainkoaren begirada tximista bezala dirdaitsu sartzen da arima horren zolagunean, eta hain pozik geratzen da, non gutxitzat baitauka sofrikizun oro. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 95. orr.
Begitartea dirdaitsu zihoan, Korana buruz esaten, eta jendeak, bihotz eman nahian, inguratu egiten zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Brixtakoan, begiak dirdaitsu, hots egin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 166. orr.
Horren ondoren, Atenea begi-dirdaitsuak Ulisesen lagun zahar Mentorren itxura hartu zuen, eta Telemakorengana joan zen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.
Orduan, Kronosen semeak tximista bat jaurti zuen jainkosa begi-dirdaitsuaren aurrera. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 187. orr.
Behor eder arinak ala neskato begi dirdaitsuak? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 48. orr.
aintzaz dirdaitsu (3); atenea begi dirdaitsuak (5); begi dirdaitsuak (6); begiak dirdaitsu (6); dirdaitsu ageri (5); dirdaitsu ageri zen (3); dirdaitsu bat (5); dirdaitsu batek (3); dirdaitsu baten (3); dirdaitsu batez (3); eta dirdaitsu (3); zuri dirdaitsua (3)