Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dirdai (251 agerraldi, 71 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 715 agerraldi; orobat dardai g.er.) 1 iz distira, dirdira.

Polizia baten gerrikoaren mihi metalikoaren dirdai berberarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Midak kalezuloa iragan mendeetako harribitxietako bat izan zen eta argizarien dirdaia izan zuen, noizbait, Kairoko zeruan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.

Plaza nagusira iristen da; gizonaren inguruan etxeek dirdai egiten dute; bai, metal horiz eta kristalez eginda baitaude.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 12. orr.

Tximistaren dirdaiak horrelaxe itzaltzen ditu une labur batez beste argi guztiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 92. orr.

Ezusteko albiste hark interesaren dirdaia piztu zuen doktorearen begietan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.

Orduan, hamar otso larriren talde batek, goseak amorraturik, begiak dirdai jarioka txingarren pare, almadiaren barrura egin zuen jauzi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 406. orr.

Une hartan, dirdaia begietan, Afifi andereak esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

2 (izenondoekin)

Erdian, urrezko sutontzi bati dirdai naroa zerion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

Gero, beste aldean, urrearen dirdai gorrixkak ispiluak horizkatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Foku elektrikoen dirdai zurbila ikusten zen hiriaren gainean, gotorlekuko teilatuen gainetik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

Zeru goibela dirdai laranjaz blai zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Orduan, tximista baten dirdai izugarria nagusitu zen eta suzko bola bat leiho batetik sartu eta bestetik atera zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.

Hiri handia neukan nire oinetan, kale dotoreetako argiak dirdai urrunean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.

Afifi andereak, halako dirdai ameslaria begietan, irribarre egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Alkohol gehiegiak eragindako dirdai zilartsua dute haren begi estrabikoek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

Dardarka zeukan ezpainartea, eta dirdai eutsiezin halako bat zerien begiei.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

3 (adizlagun gisa)

Burua atzera bota du eta begiak dirdai dauzka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 118. orr.

Baina inoiz lehenago ikusi gabea balu bezala ari zen, begiak dirdai zituela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 75. orr.

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten, dirdai eta ubel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

· Baserrira iritsi da: han dago Mendaolatza, goizeko eguzkia leihoetan dirdai.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.

4 dirdai egin (16 agerraldi, 12 liburutan; ETCn 43 agerraldi) ik dirdaitu.

Haren bular zabalaren gainean gurutze batek eta hiruzpalau dominak egiten zuten dirdai.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Sekulako kandelak bailiran, dirdai egiten zuten Konstantinoplako minareteek Urrezko Adarraren inguruan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.

Hodei argien artean dirdai dagien ortzadarrak bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

Ispilu honetan, hain zuzen, dirdai egiten du pobretasun zoriontsuak, apaltasun santuak eta amodio esanezinak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Dirdai egin zenidan begi ahuletara, nigan bortizki errainutuz, eta dar-dar jarri nintzen maitez eta ikaraz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 224. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fedekideek mendi malda elkorretan gora ekin zioten egunsentiko argi-dirdai goibelean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

Trumoi burrunben eta tximista dirdaien ondoan, haize zakarraren menpe, zaparradako tanta lodiek bortizki bustia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.

Niretzat kimika etorkizuneko ahalmen ezkutuzko laino zehazkabe halako bat zen, zeinak, su-dirdaiz zarrastaturiko kiribil beltzetan biltzen baitzuen nire geroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Argia berdina zunan orduan eta orain, ez hain gorrixka; baina su-dirdairik gabeko argi txiro bera zunan, orain dagoen lanairearen zapi zurian bildua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak dirdai (3); dirdai egiten (12); dirdai egiten zuten (5); dirdaia begietan (3); eta dirdai (4); halako dirdai (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus