Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Antzigarrak eskailera-mailetan eta espaloietan dirdaitzen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
-Nor ote da? -galdegin zuen, eta begiak halako moldez dirdaitu zitzaizkion, begi-niniek argi hutsezkoak eman baitzuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 184. orr.
Hazpegiak laxaturik, begitartea irribarre ameslari batez dirdaitu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.
Beren begirakuneak gurutzatu egin ziren atzera, eta gizonarenak lehengo ausardiarekin dirdaitu zuen, lehengo handinahi imintzio, eta garaipen eta oldarkortasun berberarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.
Eguzki apalaren argiak autoaren aurreko aldea eta gurpiletako metala dirdaitzen ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 56. orr.
Ilunabarraren argiak Long Island aldeko lantegiaren leihoak garretan jarri, atoiontzien ataketan dirdaitu, marra kiribil hori-laranjen itxura hartuta ur-korronte berde-marroiaren gainean atsedena hartu eta ezari-ezarian Hell Gate-ra gora egiten ari zen goleta baten bela puztuetan dir-dir egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.