Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dir-dir (412 agerraldi, 54 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 912 agerraldi; orobat dirdir 21 agerraldi, 10 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 69 agerraldi) 1 adlag distiratuz. ik diz-diz.

Gogoan nuen izar horiek berberak dir-dir ari zirela nire sorterrian, orain jende guztia lo zegoen eta bihar denak betikoa egiteko altxatuko ziren herrian.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 40. orr.

Argizko isuriak nonahi ageri dira dir-dir, ispilu batean legez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 380. orr.

Marro begira zegokien, beti egon ohi zen bazter batetik, eskuan whiskia eta begiak dir-dir zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Aurpegia alai eta begi zurbilak maltzurkeriaz dir-dir zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Ateneak, begiak dir-dir, Telemakoren itxura hartu zuen orduan, eta Itakako gizon bulartsuekin hitz egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Dir-dir ikusi nituen betaurreko biribilen atzean, doktorearen begiak urduri mugitzen ziren, eta haiek ere bi arrain arraro ziruditen, gorrituak, itxuragabeki puztuak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Zigarro baten muturra dir-dir ikusten du: Ryan-ek jarraitu egin dio aparkalekuraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

Zerbait zegoen dir-dir aurreko paretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.

Betaurreko biribil haiek, ebaketa gelako argi itsugarrietan dir-dir.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 106. orr.

2 (izen gisa) ik dirdira.

Eta, beirari eta likidoari eta dir-dir haiei beha liluraturik bezala geratzen nintzela, besoak luzatuz eta luzatuz joan zitzaizkidan espazioan barrena eta denboran barrena...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 645. orr.

Eta begi basatiak erakusten zizkigun, dir-dir indartsua.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

3 dir-dir egin distiratu. dirdira 3.

Hiriaren gainean, zeru zohardiari esker, eguzkiak dir-dir egiten zuen, itsasoaren aldean zegoen jada, erortzen ari zen, argi biguna jaurtitzen zuen, argizko fereka bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Izan ere, zertarako jaio dira futbol-izarrak, Olinpoko zeruan dir-dir egiteko ez bada?  Berria - Kultura   2004-11-14

Zilarrezko ikurrak dir-dir egiten zion bularrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.

Ziztagailu batek dir-dir egiten du; eztarritik izterrondoraino irekitzen dute bere gorputza; dena ikus dezake, baina ez du minik sentitzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 225. orr.

Haientzat baino ez zuten ordu hartan semaforo argiek dir-dir egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Argiek indarge egiten zuten dir-dir, aurpegien soslaiak agertu, hurbildu eta aienatu egiten ziren, arrainak akuario lupeztuan bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.

Han zegoen Maria Sara ]...] eta bera ere bai, lotsarik gabe, beldurrik gabe, bere burua argiari erakutsiz, hau ahula bazen ere, maindire zuriak baizik ez zuen dir-dir egiten, ilargiaren argiak blaituko bailuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.

Hermannen irribarreak ere dir-dir egiten zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 88. orr.

IPE Londresko merkatuaren pantailetan inoiz agertu ez diren zifrek dir-dir egin zuten atzo.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

· Publizitatearen eta irudien mundu zorabiagarrian futbol-izar bat nintzen, inoiz baino dir-dir handiagoa egiten zuena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 202. orr.

Begiek, lanpararen beheko argiak ukiturik, dir-dir berezia egiten zuten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak dir dir (30); begiek dir dir (16); dir dir (205); dir dir egin (29); dir dir eginez (4); dir dir egiten (75); dir dir zituela (14); dir dir zuela (4); suak dir dir (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus