Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diz-diz (152 agerraldi, 38 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 313 agerraldi; orobat dizdiz 25 agerraldi, 12 liburutan; ETCn 80 agerraldi) 1 adlag distiratzen. ik dir-dir.

Dena ilun, kanpoko hondarraren ardora izan ezik: hegazkinaren hegalak ilargi-argitan diz-diz, hotz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Bitartean adi begiratzen zion detektibeari, begi txikiak diz-diz, bi argitxo motel iluntasunean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.

Diz-diz zituen begiak, eta gertatzen ari zitzaiena ulertzeko gogoz eta damu-minez begiratu zion aitari, asaldaturik bainoago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Kanpora irten zenean, euriz diz-diz zeuden kaleak, eta pozik zen bere gabardina arre zaharraz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 148. orr.

Ikusi behar zenuen emakumea! -esan zuen, begiak diz-diz jarriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.

Bihurgune geldo batek sortzen duen putzuan, nenufar horiak eta ninfa ardo kolorekoak ikus daitezke diz-diz, eguzkiaren argitan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.

2 (izen gisa)

Diwan-i-Khas ganberako diz-dizak eta zeru haren edertasuna lehengo aberastasunaren ataltxo urri bat besterik ez dira, ispilu txar batek emandako irudi hutsa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.

Aitaren begiek diz-diz bizia zabaltzen zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.

3 diz-diz egin distira egin, distiratu.

Loroaren begiek diz-diz egiten zuten ilunpean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Gau ilunean diz-diz egiten duen izarrak bezala distiratzen zuen Frantziskok, ilunpeak uxatzen dituen egunsentiak bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Hortz zuriek diz-diz egiten zioten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Urrezko txanpon txiki batek diz-diz egin zion ahurrean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.

Martxa-lerroan igaro zitzaizkidan albotik, besoak batera-batera zabukatzen zituztela, botoiak eta botak distiratsu ageriz, eta eguzki-argiak baionetetan diz-diz egiten zietela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Haren larruak dizdiz egiten zuen eta haren usainak garunak betetzen zizkidan; pentsamendua lausotua nuen guztiz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Langileagoa denak ohore gehiago izan dezala, bere ospeak diz-diz egin dezala bere ondorengoengan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

4 diz-dizka ik dizdizka.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak diz diz (5); begiek diz diz (6); diz diz egin (8); diz diz egiten (26); dizdiz egiten (11); dizdiz egiten zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus