Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diplomazia 1 iz politikaren adarra, estatuen arteko harremanei dagokiena.

Izan ere, diplomazia gerraren aurpegietako bat da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Ezein gerrak ezingo du diplomazia galarazi, inoiz ez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Aurreneko aukera, eta inportanteena, diplomazia da.  Berria - Mundua   2006-05-10

Erak eta moduak ere halakoxeak zituen berak; diplomaziarenak, larregizkoak beharbada.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 65. orr.

-Barkatu, Oskar, diplomaziaren hizkera aldrebesaz nahasten bazaitut.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.

Nik esanen nuke Eva Duarteren elizkizunetan Franco azaldu ez baldin bazen diplomaziaren arauek hartara behartzen zutelako izanen zela kausa  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 264. orr.

2 delako harremanak zertzen dituzten pertsona eta erakundeen multzoa.

Adostasuna bilatzen dute diplomazia biek; espainiarrenak eta amerikarrenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.

AEBko diplomaziak "lagun" manukorren beharra zeukan, bertako goi mailako filipindar gizarteaz baliatu nahi baitzuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.

Erdikoa printze, printzesa eta diplomaziako kideentzat zegoen atondua, eta haren gainean Londreseko oletatik ekarritako mahai erdiko apaingarri balio neurtezineko batek ñir-ñir egiten zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

3 kontu korapilotsuak tratazeko sotiltasun eta trebetasuna.

Diplomazia eta psikologia pixka batekin egin ezin denik ez dago.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 66. orr.

Kattalinek giroa eztitu nahi du eta bere iritzia goxotasun eta diplomazia handienarekin emaiten dio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 158. orr.

Gérard-ek diplomaziaren aldi du eta gauzak zinez pentsatzen dituen bezala erraiteko ordez, nahiago du zurikerietan luzatu, giro txarrik ez sortzeko goiz goizetik eta, bereziki, ez baitu oraino bere gain hartu nahi, Sophie-ren aitzinean, bere zinezko barnea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 117. orr.

Eta diplomazia ez dago preseski SSek ongien egiten dituzten lanen artean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

-Ioiok esandakoa egia bada, berandu gabiltza, ez? -Mikelok diplomaziaz hoztu nahi izan du sua.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 106. orr.

Ordainketarena gogorarazi zion diplomaziaz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Diplomaziaz nahiz bortxakeria gordinez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat diplomazi) ik diplomatiko.

Mundu zabaleko diplomazia arduradunen bileraren amaieran.  Berria - Mundua   2004-11-24

Errusiako eta Txinako diplomazia ordezkariak Teheranerat joatekoak ziren atzo arratsean.  Berria - Mundua   2006-02-01

Polisarioaren irtenbide bakarretako bat erreferendumaren aldeko jarrerari tinko eutsi eta diplomazia lana indartzen ahalegintzea da.  Berria - Mundua   2006-04-23

Diplomazia arloaz orain arteko Europako komisario Michel Barnier arduratuko da.  Berria - Mundua   2004-04-01

Hori baino lehenago, 1961eko urtarrilaren 3an, Amerikako Estatu Batuek Kubarekiko diplomazi harremanak eten zituzten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.

Indiako britainiar gobernuak ingelesa bihurtu zuen diplomazi korrespondentziarako bitarteko eta 1835ean baita goi-mailako hezkuntzarako ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Lege, diplomazia eta politika alorretako gure grabitate zentroa Baker Planean eta Konponbide Planean datza.  Berria - Harian   2006-04-22

Berak ez zuen diplomazi balixarik aipatu, baina besteak hitz horiek erabiltzeak nolabaiteko nagusitasun zantzuez janzten zuenez, ez zuen bere okerretik aterako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 62. orr.

1850eko urteetan izenpeturiko merkataritza-itunak berrikustea lortu zuen, eta era horretan amaitu zen herrialde honen diplomazia gutxiagotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Petro-boterea diplomazia kontua da.  Berria - Harian   2006-01-05

Pepponek azkenetan zeukan bere diplomazia-erreserba.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 140. orr.

Marga Madrilera joan zen Diplomazia Eskolara.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diplomazia arduradunek (3); diplomazia buru (3); diplomazia buruak (5); diplomazia eta (5); eta diplomazia (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus