Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diplomatiko 1 izond diplomaziari dagokiona. ik diplomazia 4.

Ea behintzat harreman diplomatikoak eteten diren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 291. orr.

Espainiak ez zuen harreman diplomatikorik Poloniarekin.  Berria - Kultura   2004-03-04

Iturri diplomatikoen arabera, 160 dira osteguneko protestan hilak.  Berria - Mundua   2004-03-28

Frankistek ez zeukaten Ajuriagerra eta italiarren arteko jolas diplomatikoak errespetatzeko batere asmorik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Eliza katolikoak, berriz, hirurak errugabeak zirela esan eta immunitate diplomatikoa eman zien.  Berria - Mundua   2006-02-22

Izan ere asko izaten baitziren bidean BSCkoek harrapatu eta barruak miatzen zizkieten Espainiako kutxa diplomatikoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Espedizio hark ez zuela inolako helburu diplomatikorik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

Adituek SSen espedizioa bidaia diplomatikotzat edo jo zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

Papik zioen bezala, pena zen organizazioan halako harreman gaitasuneko pertsona bat eduki eta fronte diplomatikorik ez izatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

1943ko udagoien hori baino lehenago Francoren ordezkari diplomatikoren bat edo beste Finca Vigían ibilia zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.

Modu diplomatikoan gogorarazi zion ordainketarena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

2 diplomaziaz aritzen dena.

Baina orduan diplomatikoagoa zen beste gurutzatu batek, Sahério de Archelles izenekoak, elkar ulertzeko zubi bat egin zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.

-Baloi horiek neuk ekarri ditut goizean, baina ez zuk horrela jaurtitzeko- bota dio bietan diplomatikoenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.

Nahiko diplomatikoa izan zela, ez hotza ezta ordea amultsua ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 147. orr.

Urteak daramatzate pilotan eta biek erantzun diplomatikoenaren alde egiten dute: «Zein nahiago? biekin gustura».  Berria - Kirola   2006-02-23

Gerry Adamsek, agian, tonu itxaropentsuagoa izan zuen, hizkera diplomatikoa erabiliz.  Berria - Harian   2005-02-19

• 3 iz diplomazialaria.

On da ixilean jokatzea hori baita diplomatikoen lana, on da ere agerian jokatzea kantariek egin duten bezala.  Herria   2005-11-10

Faxistak Madrilen sartuz gero euren enbaxadan aterpetu zitezkeela esan zieten Herbehereetako diplomatikoek, Paraguaikoek, Poloniakoek, askok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Bi diplomatikoak desagertuak, militarren kuartela eraitsia, hiria desolazio urdin ezin sinetsizkoan murgildua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.

Diplomatiko mutur-txuriari arrazoia emanez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gerra amaitu ostean diplomatiko karrera egin zuen, harik eta Erregimenak Gorteetako diputatu izendatu zuen arte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 321. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus