Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dibertigarri 1 izond jostagarria, bidertiarazten duena.

Liburu dibertigarria da, baina ez du alderik ere Joop ter Heul-ekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

Ez zitzaidan gauza interesgarririk edo dibertigarririk bururatzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.

Begien bistakoa zen zerbitzarien izerdi usainarena kontatzeak ez zuela inongo zentzurik, eta, batez ere, ez zela gertaera dibertigarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.

Anekdota dibertigarriak kontatu zituen. kanpamendu kontuak ekarri zituen hizpidera, lagunak, lansariak, egiten zituzten lapurretak, ingelesekin gertatzen zitzaizkion pasadizo dibertigarriak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Ez pentsa ikasturte osoa dibertigarria izan zenik Hogwartsen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.

Burla dibertigarri bezain jakintsua duzu hauxe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 281. orr.

Eta elkar masturbatzea ere oso gauza ederra da, jolas sinplea eta dibertigarria.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 152. orr.

Dibertigarri zitzaidan nolako destaina harro-nabarmenez janzten zuen azterketetan, arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Bizitzaren alderdi aspergarriak dibertigarri bilakatu nahi nituen.Hiriak zaharrak, dibertigarriak eta lasaiak dira.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Koreografoak «modu dibertigarrian» uztartu nahi izan ditu humanismoa eta alaitasuna, bere koroegrafietako bi ardatzak.  Berria - Kultura   2004-05-13

2 (pertsonak) ik jostakin.

Aparta zen aita, eta baita dibertigarria ere, edozein kontu bere interesaren arabera moldatzen hasten zenean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 146. orr.

Henny Mets neska alaia eta dibertigarria da, baina oso gora hitz egiten du. "Bere onera etortzen zen", dibertigarria, xarmagarria, xaloa, lagunkoia izaten zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

3 (adizlagun gisa)

Elinorren iritziz, ezin dibertigarriago aritu zinen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus