Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diban 1 iz eserleku luzea eta biguna, eskuarki bizkar eta besorik gabea. ik sofa.

Belusezko diban gorri eta ezinago bigun batean eserita zegoen, geldi-geldirik, margolan beltz handi bati begira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.

Beheko aldea erosoa zuen, ohiko laketgarriez hornitua -diban bat, besaulkiak, telebista, margolan eskegiak-, baina oso-oso gutxitan erabiltzen zirela begitandu zitzaidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Eseri egin ginen; diban luze apal batean ni; hura, berriz, leihoari eta erloju biribil garai bati bizkar emanez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Hainbat bezero, dibanetan eseriak, nargile erretzen eta tea edaten ari ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Dibanean eroso eserita.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.

Hala bada, dibanak hustu egin ziren eta, gauerdirako, hiru pertsona besterik ez zen geratzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Egongelara eraman zituen, diban estuan ohe moduko bat prestatu, eta hantxe egin zuen lo.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 326. orr.

Hortxe bertan lo egin dezakezu, jauna, diban horretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Hantxe nengoan, etxe isilpeko hartan, altzariei, dibanari begira, delituaren aztarnen bila bezala...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

Diban dotorea du bere kontsultan.  Berria - Harian   2006-05-06

Nik, berriz, berriro adierazi nien ez nintzela izango Beckett gizajoa Lacanen dibanean etzaten lagunduko zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gela biluziaren erdian, terako katiluz bete-beteriko kaxa-diban bat zegoen, bai eta janaria mahaian bero edukitzeko kobrezko ontzi berezi bat eta kafe-iragazki bat ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diban bat (3); dibanean eseri (4); eta dibanak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus