Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sofa 1 iz jarleku erosoa, bizkarra eta besoak dituena, lagun bi edo gehiagorentzakoa. ik kanape1.

Telebista dago sukaldean, eta sofa bi, handiak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 42. orr.

Sofa eta besaulkiak larruzkoak ziren, altzariak zur noblezkoak eta alfonbrak eskuz eginikoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Leiho ondoan zegoen sofa batean eseri ginen, eta betiko ezagunak bagina bezala aritu ginen hizketan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Van Daan andrea sofan etzatera joan zen, eta senarra nire oinen gainean etzan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.

Irentsi egiten nau sofak, zaharra delako eta bigunegia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.

Sofa alderik alde zegoen urratua, betegarria kanpora ateratzen zitzaion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.

Gizona sofan eseri zen, bizkarra bermatu zuen eta mutilari eta neskari begira geratu zitzaien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Kapela burutik kendu eta sofa gainera bota zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 275. orr.

Bide luzea egin zuten sofa aldean zeramatela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

-Ez igo sofa gainera, Jack, mesedez!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Gauean sofan prestatzen dut ohea, eta goizean ni jaikitzen naiz aurrena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.

Sofatik altxatu, eta "banoa" esan nuen pausorik egin gabe, Florak ez alde egiteko esango ote zidan zain.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

Llum sofatik altxatu eta gelan hara-hona ibiltzen hasten da, urduri, eskuak igurzten, ilea leuntzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.

Sofaren azpian gorde du Agirrek bere pistola ahalik disimulurik handienarekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Sofako amodioak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 43. orr.

2 (izenondoekin)

Bi aulki, bi besaulki eta sofa luzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Hamida sofa zahar batean etzan zen; ama, ostera, zoru gainean ezarria zuten lastairan bertan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Isabelleren ondoan eseri zen, hiru gorputzeko sofa berdean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.

Behean pista; [...] ziur goia sofa eroso eta iluminazio ilunagoez horniturik dagoela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

-Sofa austriar horietako bat, ezkooihalezkoa?  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.

Nik txakurka jarrarazi nuen sofa hirukoitz luzean, eskuak sofaren besoetako baten gainean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 42. orr.

Mrs. Densch astunki eseri zen sofa txiki hanka-okerraren erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.

Probageletako sofa zabaletan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Plastikozko sofa puzgarri banatan eserita daudela agertzen dira Natalia Monge eta Brian Degn dantzariak.  Berria - Kultura   2004-04-20

3 sofa-ohe (8 agerraldi, 6 liburutan)

Bi besaulki, sofa-ohe zabala, eta armairu bat, arrunt samarrak denak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Ordura arte sofa-ohe bat genuen egongelan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 8. orr.

Hemen berokien armairua; han sofa-ohea; apain-mahaia; bionbo bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.

Hutsik zen logelara eraman nuen Tomek dagoeneko eginda zegoen sofa-ohea hedatzen eta tapakiak zabaltzen zituelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

4 ohe-sofa (5 agerraldi, 2 liburutan)

Ohe-sofan etzan zen eta bere esku meheaz zanpatu zuen ile-adats marroi hitsa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Ohe-sofa batean lo egin ohi dut etxean nagoenean, alegia zaintza batetik besterako aldian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

Begira ezazu ea biltegian ohe-sofaren bat ba ote den.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus