Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz bat aukeratu behar bagenu pasarte honen irakurketak eragindako inpresioa adierazteko, hitz hori zalantzarik gabe dezepzioa, lilura galtzea, litzateke. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.
-Dezepzioa hartu al zenuen kartelean ez Kellyrena baizik nire izena irakurri zenuenean? Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 152. orr.
Orduan ere ez nuen ezer esan, baina dezepzio txiki bat hartu nuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.
Berriro abian jarri zenean, halako dezepzio bat sumatu nuen: bihotzaren sakonean jendeak pena zuen etenaren laburragatik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.
Peter Pan ez ikusteak dezepzioa ekarri zion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 283. orr.
Sekulako dezepzioa sentitu nuen, ikaragarrizko zapuzketa: hasi baino ez eta gelditu egin behar? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Dezepzioa azaldu zuen nolabait Gainekoak arratsean berriro bildu ginenean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 87. orr.
Elkar ulertu gabe, dezepzioak eta amorruak jota. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.
Dezepzio txiki bat izan zen Albertorentzat, ziur baitzegoen gizon hura ez zela estaziotik etorri. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 28. orr.
Beldur izan zen ezusteko dezepzio ezezagun batek ez ote zion bere bihotz zoriontsu eta loriatsua itzaliko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.
Amen batean Arrietaren dezepzioa kezka bihurtu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.
Dezepzio handiz ikusi nuen, horren prestigio handiko lana izanik, soldatak aldirietako auzo batean bi gelako departamentu ziztrin bat alokatzeko beste aukerarik ez ziola eskaintzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.
Dezepziozko muzin teatrala egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 108. orr.
Maria Sarari ez litzaiokeela gustatuko, sumin begiratuko liokeela, baita, agian, dezepzio-adierazpen jasanezin batekin ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 301. orr.
"Ez duk hainbesterako izango", ukatu dio Txapik dezepzio punttu batez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.
· Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak, hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.
dezepzio bat (3); dezepzio txiki bat (3)