Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kamusada iz desilusioa, desengainua, etsipena.
Jakin zenuen, esate baterako, liburuak beste irakurle asko ere sorgindu zituela, garaian best-seller bat izatera iritsi eta Preminger zuzendariak film bat egin zuela uda tragiko hura baliatuz; zuk ez zenuen ikusi, aipatutako kamusadaren beldur. Berria - Kultura 2004-09-28
Herr Piper, ordea, kamusada galanta gertatu ere bai, ez baitzen komunista, oportunista baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.
Aizan, bizirik irtengo al naiz? -kamusada ezkutatzen saiatu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.