Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin ukatuko dut Adaren despitak min eman zidala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 139. orr.
Nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 590. orr.
Bere grazia emekararen despit, bortitz eta ausikikorra zuen ahotsa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Badirudi berotasunak apur bat lasaitu zuela, lo sakona egin baitzuen, kaleko zarata gorabehera, eta nik alde egin beharrari zion beldurraren despit. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Asaldagarria da nolabait, Horkheimer eta Adornoren despit moderniaren mitoak nola arrakalarik txikiena gabe dirauen Euskal Herriko progresian. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.