Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desordenatu, desordena, desordenatzen du ad 1 ordena desegin. ik nahaspilatu.

Amari kexuka joaten zitzaion gure neskame Natalinak liburuak desordenatzen omen zizkiolako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Jokalarietako batek desordenaturik bultzatzen ditu kartak beste batenganantz eta horrek batzen ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Kontu handiz desordenaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Azkeneko gazte taldeak, eta zaharrak ere bai, mahai desordenatu ardoz bustien inguruan zeuden.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 33. orr.

Bulegoak bazar desordenatua ematen zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 160. orr.

Fontanis auzotik, ilara luze eta desordenatuetan, manifestalariak iristen hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.

Fabrika aterpe-zulo zikin eta desordenatu bat zen, haize-lasterrez betea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Eta hamaika paper, desordenatuak itxura batean.  Berria - Harian   2006-03-03

Sistema bat ez da inoiz justua eta beti da desordenatua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.

3 neurrigabea, eragabea. ik ordenagabe.

Eusten diete, bada, berekoikeriaz, eta erortzen dira askatasun desordenatuan, berezko isuriekin barkabera izanez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.

Edozein atsegin desordenatuk eragozten dizu hori guztia, eta orduan deitoratzen duzu: "ez dut maitasunik, ez dut desirarik".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

Zeren orban haiek ezin baitzitezkeen izan ene bekatuaren seinaleak eta ene plazer desordenatuen ordain baizen...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 508. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus