Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahaspilatu, nahaspila(tu), nahaspilatzen (orobat nahaspildu g.er., nahaspulatu g.er. eta nahaspulotu g.er.) 1 du ad nahasi, nahaspila egin.

Haizeak ilea nahaspilatzen zion eta harrotzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.

Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Gizon bat mahaiaren gaineko aldizkariak nahaspilatzen ari zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Beren urak berehala nahasi ordez, elkarren ondoan doaz bi ibaiok 80 kilometrotan barrena, nahaspilatu gabe. Ahotsak murmur berdin eta bizi batean nahaspilatzen ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

2 irud/hed

Inortxok ere ezer ez ulertzeko moduan nahaspilatu eta korapilatu behar dira gauzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Ruche jaunak, ordea, zeharo nahaspilatua zuen gogoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Auziren bat noiz nahaspilatuko zain daude denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

Orain, hori aski ez, eta makur hasitako goiza, zuzendu beharrean, are gehiago nahaspilatuko zelako aierua nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Alabaina, sentimendu bitxi bat nahaspilatu zitzaion ordu arteko bozkarioari eta handinahiari, eta bere baitan egin zuen: "halabeharrak nolatan ekarri dio halako zortea aita-amarik ez duen neskatila bati?".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 183. orr.

Zeozer argitzen zuela uste izan zuen bakoitzean, nahastea nahaspilatu egiten zitzaiola konturatzen zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 186. orr.

Bi gizonak eztabaida gorrian nahaspilatu ziren, gaineratiko familiakideak erakarriz, emaztea eta lau haur, seme bat eta hiru alaba.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Arrazoi bakarra, arazo hau soluziorik ez duen eztabaida (sasifilosofiko) infinitu batean nahaspilatzeko interesa izan liteke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

Ez ezazu iker zuretzat ilunegi dena, eta ez azter nahaspilatuegirik dagoena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

3 nahasi, nahasmendua sortu.

Gure nazioa nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergak ordaintzea galarazten du eta bera Mesias, erregea, dela esaten.  Elizen arteko biblia   Lk 23,2

4 (era burutua izenondo gisa)

Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Titiburuak arroxak eta biribilak, pottotta bikaina, ile gorri nahaspilatuek estalia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

Jimmyk hanka nahaspilatuen artetik aurrera egin zuen, zigarro bat erre nahi baitzuen korridore kulunkari eta ilunaren muturrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Igande arratsalde hartako eguzki-izpiak leihoko farfailezko gortina astunen zirrikituetatik sartu eta alfonbrako arrosa gorrien gainean iraulkatzen ziren, bulego nahaspilatua itzalez eta argiunez betez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Baina, esadazu, zer gertatzen da ante portas jarduteko ohitura zahar jator horrekin eta haren historia nahaspilatu bezain kolorez betearekin?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Haizeak harroturiko hauts-zirimolak harturik zeukan Norak gogoa, sentimendu eta burutazio nahaspilatuez beterik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus