Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desleku iz leku desegokia. ik ezleku.
Desorduetan eta deslekuetan, halaxe ibiltzen dira maitaleak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 201. orr.
Ez nekien zer erran, hain nengoen leku hartan deslekuan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.
Eta zerbikalak deslekuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
Badira hondar batzuk [...], badira galera eta garbiketaren ondotik gelditu diren euskarakin batzuk han-hemenka, baina hortik gora deus gutxi: euskararen izeneko eta euskara izan nahiko zarata nahasi batzuk, kontzientzia, eginbehar eta ideien deslekuaren axalenetik ezinka jaiotzen direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.