Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez postarik iristen da, ez elektrikarik (sic!) eta ez telefonorik (eskufonoak ere ez balio ezleku haietan): kanpin-gasaren argi tristeak ozta hausten zuen ilunpe batean egon ginen berriketan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.
Gauza ederrekin gozatzen hasi eta laino guztien gaineko ezereztegietan flashaturik eta ezin bizizko ezleku arnasgabeetan flipaturik bukatu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
Nolatan aluzinatu deus ez dagoen (baina, aluzinatuarentzat, "dena dagoen") bazter edo ezleku alu haietan? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
"Amarauna" euliaren hiztegian: ezleku, arrisku, galbide. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.
Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Hizkuntza berriak: lekua eta ezlekua gaiari buruzko solasaldiarekin abiatuko dira, bihar, Bilbon, hainbat sortzaile ezagun bilduko dituzten Periferiak topaketak. Berria - Kultura 2004-02-22
ETAren arazoa bera, ordea, franko besterik da, moralki, absolututasun doktrinalen kontu ezlekukoak baino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 203. orr.
Ezlekuan eta ezdenboran gertatzen den trantsizio aldi bat, bi munduen arteko jauzi horretara egokitzeko, astronautak beren bidaldi astralen ostean nola. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 156. orr.
Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.