Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desleialtasun 1 iz leialtasunik eza. ik desleialkeria.

Hark nire desleialtasuna eta nik haren mesfidantza bizi izan genuen garaira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.

Baita beste pitzadura izugarri hura ere, Sergioren desleialtasunak eragina.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.

Zelatan egoten da lapurra bezala eta desleialtasun asko sortarazten gizonen artean.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,28

Arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

Hala ez balitz, ikusten ez duguna sinestearen ausarkeria saihestu nahian gurasoekiko desleialtasunezko bekatuan jausiko ginateke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 270. orr.

2 irud/hed

Aldaketa batean agintzen duena da lehendanik bazegoen materiak bertan jarraitzea: iraganarekiko desleialtasuna erlatiboa da, hein batekoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horietan opari antzeko bat egiten zidan zakurrak, zurekiko desleialtasun keinu klandestinoa.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 38. orr.

Schumacher gizajoak andrearen desleialtasun usain pixka bat sumatzen ote zuen, hori zen nire irudipena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus