Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desleialkeria iz desleialtasun gaitzesgarria; egintza desleiala.

Ez dea alabaina zinezko desleialkeria, jukutria beltza, zeure adiskidea zugandik urrun uztea, zu gabe ezin bizitzera ohitu duzun ondoren?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 386. orr.

Astia eman diot damu dadin, baina ez dio bere desleialkeriari uko egin nahi izan.  Elizen arteko biblia   Ap 2,21

Desleialkeria jasan ezin duen Jaunaren haserrea piztu egingo da gizaki haren aurka.  Elizen arteko biblia   Dt 29,19

Adulteriogileen eta hiltzaileen zigorra emango dizut eta, zeure desleialkeriagatik haserre eta amorruz, heriotzara kondenatuko.  Elizen arteko biblia   Ez 16,38

Ez din inola ere desleialkeriaz jokatuko ez inor engainatuko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.

Epaileak ere ospetsu izan ziren, nor bere erara; haiek guztiak ez ziren desleialkerian erori, ez eta Jaunarengandik aldendu ere.  Elizen arteko biblia   Si 46,11

Egin dituen desleialkeria eta bekatuengatik hil egingo da.  Elizen arteko biblia   Ez 18,24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus