Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutunean Jose Luis Garaik Kubako iraultzaren deskribapena egiten dio Lehendakariari, iraultzaileen aldeko jarrera argia erakutsiz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 291. orr.
Amaren deskribapena egiten denean, emakumearena ere egitea; bestela, emakumea beti anulatu egiten baita. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 52. orr.
-Gertakari baten deskribapena baino zerbait gehiago egin zuen atzo zure argazkilari horrek. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 160. orr.
-Egidazu deskribapena berriz... Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 260. orr.
Joek zerbitzariari eskatu dio ea ikusi zintuzten eta zuen deskribapena eman dio. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 253. orr.
Walterrek emandako deskribapenarekin bat zetorren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.
Gizarte-mailen deskribapenari begiratuta, gu beheko klasekoak ginela uste zuten batzuek. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Aspergarria iruditzen zait deskribapenetan hainbeste luzatzea. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 97. orr.
Bihotzaren nasara izeneko lana aurkeztu nuen, ipuina baino gehiago malenkoniaren deskribapena zena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.
Hainbat egoeraren deskribapenetan ezinezkoa da gogo-egoeren hiztegia erabat ordezkatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.
Liburuan orri hunkigarrienetarikoak dira, hain justu, garai horien deskribapenak. Berria - Kultura 2004-02-26
Introspekzio lirikoa nagusitzen da gizartearen deskribapenaren gainetik, oroimina, melankolia adierazten duen aldarte bat. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.
Deskribapen bidezko ezagutzaren oinarrian ezagutza zuzena dagoen bezala, deskribapen zehaztuen oinarrian denotazioa egongo da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
Baina txikitan irakurri eta entzundako izaki honen deskribapenak arras okerrak ziren, egiazkoa ikusita. Aitor Arana «Onan», 2000 - 48. orr.
Deskribapenak izugarri sotilak dira, xehetasun adierazgarriez beteak. Berria - Kultura 2004-01-07
"Frantziako erregea"ren gisako deskribapen zehaztuak ulergarri lirateke nahiz eta ezer ez denotatu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
Askoz interesgarriagoak dira zientzia-fikzioko teknologia berrien deskribapen xeheak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.
Ez du merezi ziegaren deskribapen fisikorik egiterik: ziega bat zen, kitto. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 23. orr.
Ahaleginduko naiz -exenpluak eta ideiak handik eta hemendik bahituz, noski- deskribapen orokor bat egiten. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.
Egia esan, zaila da berak egiten dituen deskribapen paregabeak bestelako hitzetan adieraztea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 22. orr.
«Nekrofiloa eta zentzugabea» Bushen atzerri politikaren deskribapen bikaina da. Berria - Mundua 2004-10-26
Mekanismoaren deskribapen baldar bat egitea da, beharbada, burdinazko ziri bat baino askoz gehiago denari iltze esatea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.
Etxearen deskribapen aspergarri honekin erabat gogaitua izango zaitut seguruenera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.
Egin ditu argazkiak uztartu eta hiru dimentsioko irudi bat lortzen da, eta horrela kalitate handiko deskribapen topografikoa ikusten dugu. Berria - Gaiak 2004-12-16
Zer esan dezakegu orain aldaketaren deskribapen arkeologikoaz? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.
Hemen, beste edozein kasutan bezala, batu beharrak daude barneko eta kanpoko deskribapenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Irudirik gabeko hitzezko deskribapenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.
· Ez dagokit juzkatzea, deskribapen ahalik neutroena baita nire zientziaren lanabes behinena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.
Enuntziatuen azterketak deskribapen maila berezi bati dagokio. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.
Kontsideratuko dut ez eredu teoriko zorrotz bat eraiki dudala, baizik eta deskribapen-eremu koherente bat askatu dudala. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.
Lehen ere batzuek deskribapen-elementu gisa erabili zutena, orain, askotan erabiltzen da sailkapenerako etiketa modura, inolako barren-edukirik gabe. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.
Eta azterketak, gainera, teoria eskatzen digu, diskurtso bat sortzea, enuntziatu, judizio eta guzti: erkaketa-judizioak, judizio arau-emaileak, deskribapen-judizioak, etab. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.
baten deskribapen (5); da deskribapen (3); deskribapen arkeologikoa (4); deskribapen arkeologikoak (3); deskribapen bat (3); deskribapen batek (3); deskribapen baten (5); deskribapen bidezko (3); deskribapen eta (4); deskribapen hauetan (3); deskribapen honek (4); deskribapen hori (4); deskribapen zehatz (3); deskribapen zehatza (7); deskribapen zehaztu (4); deskribapen zehaztuak (5); deskribapen zehaztuen (5); duen deskribapen (4); ere deskribapen (3); eta deskribapen (6); horrelako deskribapen (3)
araberako deskribapena (5); araberako deskribapena baino (3); baten deskribapena (8); bere deskribapena (5); deskribapena baino (5); deskribapena baino ahaltsuagoa (3); deskribapena da (4); deskribapena egin (3); deskribapena egiteko (4); deskribapena egiten (11); deskribapena ez (8); deskribapena ez da (4); enuntziatuen deskribapena (3); zuen deskribapena (3)
bere deskribapenaren (3); deskribapenak egiten (3); deskribapenaren arabera (3); deskribapenik egiten (3); eta deskribapenak (3)